Zibor 18: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
28. lerroa:
|
* [[Zibor 17]] (anaia)
* [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Maron (Krilinen alaba)|Maron]] (alaba)
* [[Krilin]] (bikotea)
 
59. lerroa:
=== Boo Ahaltsuaren saga ===
 
[[Son Gohan|Son Gohanek]] [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Videl|Videlen]] eskutik [[Arte Martzialen Txapelketa]] berri bat prestatzen ari dela jakitean, bere lagun guztiei abisatzera joaten da, [[Krilin]] eta '''18''' barne. Hauek ezkondu eta [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Maron (Krilinen alaba)|Maron]] izeneko alaba bat zuten. Txapelketan lagun guztiak elkartu ziren berriz eta parte hartu behar zutenak kanporaketa fasea gainditzeko prest ziren. Bertan indarra neurtzeko makina bat zegoen. [[Krilin|Krilinek]] '''18'''ri kontu ibiltzeko esaten dio ez dezan makina hautsi, honek ez dio kasu handirik egiten ordea, eta 774 puntu ateratzen ditu guztiak aho zabalik utziz, [[Satan Jauna|Mr. Satanen]] 137 puntuak gainditu bait zituen. Berriz eman zion ahal bezain leunen eta bere lagun guztiek bezala 170 puntutik gora atera zituen. Finalerako sailkatuta zozketan [[Satan Jauna|Mr. Satanen]] aurka borrokatzea suertatu zitzaion. Txapeleketa jokatzen ari zen bitartean, [[Krilin]] eta besteak [[Boo Ahaltsua|Boo]] akabatzera joanak ziren [[Ekialdeko Kaito Shin|Kaito Shin-ekin]]. '''18''' finalera iritsi zen Mighty Mask izeneko tipo misteriotsu bati irabazi ostean. Tipo hau [[Son Goten|Goten]] eta [[Trunks]] ziren mozorrotuta. Final handian [[Satan Jauna|Mr. Satanen]] aurka borrokatzea suertatu zitzaion berriz, baina irabazten utzi zion diru kopuru izugarri baten truk. Honen ostean [[Dragoi Bolak|Dragoi Bolen]] bila abiatu zen.
 
Txapelketa amaituta eta [[Boo Ahaltsua|Boo]] Lur guztia suntsitzen ari zela, [[Goku|Gokuk]] bere lagun guztiak, '''18''' barne, [[Kamisana|Ahalguztidunaren]] Jauregira eraman zituen hemen seguru egongo zirelakoan. [[Boo Ahaltsua|Boo-k]] ordea, hau aurkitu zuen eta [[Boo Ahaltsua|Boo]] ''ona'' irentsi ostean [[Satan Txiki|Satan Txikik]] [[Boo Ahaltsua|Boo]] ''gaiztoa'' [[Denbora eta Espazioaren Gela|Denbora eta Espazioaren Gelan]] sartzea lortu zuen. Hemen [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Gotrunks|Gotrunksen]] aurka borrokatu zen. Hemendik ihes egitea lortu zuen ordea, eta Jauregian zeuden guztiak txokolate tableta biurtu zituen ('''18''' barne), [[Namek#Dende|Dende]] izan ezik.
 
 
Geroago, behin [[Goku|Gokuk]] [[Vegeta|Vegertaren]] laguntzaz [[Boo Ahaltsua|Boo]] garaituta, honek hildako guztiak berpiztu zituzten [[Dragoi Bolak|Dragoi Bolekin]]. [[Krilin]] eta '''18'''k [[Mr. Satan|Mr. Satanek]] emandako diruaz etxe bat erosi eta [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Maron (Krilinen alaba)|Maronekin]] bertan bizitzera joan ziren.
 
=== Dragoi Bola GT ===