Armiarma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-TaxoiDatubaseak +autoritate kontrola)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t esteka sartu
15. lerroa:
Anatomiari dagokionez, armiarmen eta gainerako artropodoen arteko ezberdintasun nagusia gorputzaren forma da: gorputzeko segmentuak bi [[tagma]]tan batuta dauzkate, [[zefalotorax]]a eta [[abdomen]]a hain zuzen, eta biak lotzeko [[pedizelo]] zilindriko txikia daukate. Armiarmen talderik primitiboena den [[Mesothelae]] taldean salbu, armiarmek artropodo guztien arteko [[nerbio-sistema]] zentralizatuena daukate, haien [[gongoil linfatiko|gongoil]] guztiak zefalotoraxean kokatutako masa bakarrean elkartuta baitauzkate. Artropodo askok ez bezala, armiarmek ez daukate muskulu hedatzailerik gorputz-adarretan; horren ordez, presio hidraulikoaren bidez luzatzen dira.
 
Abdomenean irun-organo modura garatu diren apendizeak dauzkate [[zeta]] ekoizteko. Zeta sortzeko sei guruin mota eduki ditzakete. Armiarma-sarea edo amarauna[[amaraun]]<nowiki/>a deitutakoa sortzeko gai dira, tamaina, forma eta zeta-kantitate askotakoak.
 
== Izenak ==