Van der Waalsen indar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t Euskara zuzendu edo argitu
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Definizioa: Euskara zuzendu edo argitu
 
2. lerroa:
 
== Definizioa ==
Van der Waals-en indarrak molekulen, elementu aske [[diatomiko]]en eta banakako [[atomo]]en arteko behin-behineko erakarpen eta aldarazpenak barne hartzen ditu. Lotura kobalenteak eta lotura ionikoak ez bezala, Van der Waals-en indarrak ez dira egonkorrak, partikulen uneko [[polarizazio (argipena)|polarizazioaren]] ondorioz sortzen baitira. [[Elektroi]]ek ez daukate kokapen finkorik atomo edo molekula bateanmolekulan; haatik, [[mekanika kuantiko]]an oinarritutako probabilitateakprobabilitateen jarraituzarabera banatuta daude. Hori dela eta, gerta daiteke elektroiak modu orekatuan banatuta ez egotea eta haien arteko karga elektrikoak ere orekatuta ez egotea.
 
Oro har, molekularteko potentzialak molekula-konplexuen kolapsoa eragozten duen alde aldaratzaile bat dauka. Aurrekoaren kontrapisu gisa, alde erakarle bat ere badauka. Azken honek hiru osagai dauzka:
 
# Kargen arteko [[elkarrekintza elektrostatiko]]ak (molekula-ioien kasuan), [[dipolo]]en artekoak (inbertsio-zentrorik gabeko molekulen kasuan), kuadrupoloen artean (simetria kubikoa baino baxuagoa daukaten molekula guztien kasuan), eta, oro har, multipolo iraunkorren artean. Elkarrekintza elektrostatikoari [[Willem Hendrik Keesom|Keesom]]-en elkarrekintza edo Keesom-en indarindarra ere deritzo.
# Bigarren erakarpen-iturria [[Debye-ren indukzio]]a da ("polarizazioa" ere deitzen zaio), hau da, molekula baten multipolo iraunkorraren eta beste molekula baten multipolo induzituaren arteko elkarrekintza. Elkarrekintza hau [[debye]]-tan neurtzen da.
# Hirugarren erakarpenari [[London-en dispertsio]]a deritzo. [[Gas noble]]ek jasaten duten erakarpen-mota bakarra da, baina edozein molekula-bikotetan agertzen da, beren simetria kontuan hartu gabe.
 
Zenbait testutan "Van der Waals-en indarindarra" deitzen zaio indar hauen guztien multzo osoari, baina beste batzuetan erakarpen-indarrak soilik adierazteko erabiltzen dute (gainera, Van der Waals-Keesom, Van der Waals-Debye, eta Van der Waals-London indarrak bereizten dira), eta, azkenik, beste batzuetan London-en dispertsio indarra adierazteko soilik erabiltzen da. Beraz, "Van der Waals-en indar" terminoa testu batean aurkitzean, testuaren egilea zein eskolatakoa den kontuan izan behar da.
 
Van der Waals-en indar guztiak (gas nobleen atomo biren artean gertatzen direnak salbu) [[anisotropiko]]ak dira, hau da, molekularen orientazio erlatiboaren araberakoak dira. Indukzioa eta dispertsioa erakarleak dira beti, baina elkarrekintza elektrostatikoa molekularen errotazioaren funtzioan aldatzen da, eta erakarlea edo aldaratzailea izan daiteke molekulen kokapenaren arabera.