Europa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
108. lerroa:
=== Geologia ===
[[Fitxategi:Europe_geological_map-en.jpg|thumb|Europako mapa geologikoa]]
'''[[Europako geologia''']] aldakorra eta konplexua da, eta [[kontinente]] osoan dauden [[paisaia|paisaien]] aniztasun handia sortzen du, [[Eskozia]]ko [[Highland|Lur Garaietatik]] hasi eta [[Hungaria]]ko lautadetaraino. [[Europa]]koEuropako ezaugarririk esanguratsuena Europa hegoaldeko mendien eta iparraldean partzialki itsaspean [[Ingalaterra]]tik [[Ural mendiak|Ural mendietaraino]] hedatzen den lautada zabalaren arteko dikotomia da. Bi esparru horiek [[Pirinio]]ek eta [[Alpeak]]-[[Karpatoak]] mendilerroek banatzen dituzte. Iparraldeko lautadak, mendebaldean, [[eskandinavia]]r mendiek eta [[britainiar uharte]]en zati menditsuek mugatzen dituzte. Hegoaldeko eskualde menditsua [[Mediterraneo]] itsasoak eta [[Itsaso Beltza]]k mugatzen dute. Iparraldeko lautadetatik sartzen diren sakonera gutxiko ur masa nagusiak [[Itsaso Zeltikoa]], [[Ipar Itsasoa]], [[Itsaso Baltikoa]] eta [[Barentseko itsasoa]] dira.
 
[[Plaken tektonika]]ren ikuspuntutik, [[Afrikako plaka]] Mediterraneoko arroan [[Eurasiako plaka|plaka euroasiarrerantz]] etengabe iparralderantz mugitzea da gaur egungo Europako eszenaren alderdirik nabarmenena. Afrikako plakak eragindako presioa da Pirinioen, Alpeen eta Karpatoen igoeraren arrazoi orokorra. [[Kareharri]]ak eta beste sedimentu batzuk, [[Tetis ozeanoa|Tetis itsasoko]] antzinako lurra, gorantz bultzatuak dira, eta, gaur egun, mendilerro hauen zati handi bat dira. [[Italia]]ko hegoaldean, [[arku-aurreko arroa]] garatzen da itsaspean, bi plaken artean harrapatutako zati mediterraneo mini-kontinenteetako bat dena. [[Lurrazal]]aren puzte honek, Italiako mendiak gorantz bultzatzen ditu, eta [[faila]] aktiboak eta [[sumendi]]ak pizten ditu, [[Etna]] bezala. [[Iberia]], banandutako beste lursail unitate bat, biratu egin da, eta Europa osoaren aurka jarri da, plakek talka egin dutelako.