Erlijio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
146. lerroa:
#[[Ziklo garaikidea]]: XIX-XX. mendeak.emet
 
Bestalde, [[Emeterio Sorazu|Emeterio Sorazuk]] [[1979]]<nowiki/>an, erlijio-kategorizazioaren ondorioetarako, kristau aurreko eta ondoko kultura-fenomenoa 6 etapatan banatu zituen:
 
# ''Kantabriar akitaniar zikloan,'' erlijioa eta magia honako elementu hauekin ezagutzen zen: ilargiaren kultua (plenilunioa) dantzen bidez adierazten zena; hitz-tabu ugari; tokiko kultuen garapena; animalia- eta giza-sakrifizioak; erlijio-zentzua zuten gimnastikako eta gerrako dantzak; aurrikuspen-praktikak (augurioak); lurrazpiko jainkoak ([[Jainko ktoniko|Jainko ktonikoak]]), iturrietkoak, mendietakoak, zuhaitzetakoak, lekuetakoak.
156. lerroa:
 
=== Goi Paleolitoa ===
[[Goi Paleolitoa]]: artea, erritoak eta sinesmenak. Kultura primitiboen jarrera, gustu eta portaeren interpretazioetan sartzea arriskutsua da beti, ezin da ezer irmoki ezarri. Zeren gaindiezina baita jende haien eta beren e(rrepresentazioerrepresentazio mentaletako munduen eta gureen arteko distantzia. Beraz, historiaurre zientifiko bati geratzen zaion baliabide bakarra, agian, egokitzat jotzen diren egitateak behar bezala jasotzea eta deskribatzea da, horien interpretazioa beste batzuen esku utziz. [[Labar-artea|Labar-arteak]] edo [[Arte higigarri|arte higigarriak]] gai errealak erreproduzitzen dituzte askotan, Europako hego-mendebaldeko Goi Paleolitoko biztanlearen ingurune naturalean erraz identifikatu daitezkeenak, baina horrekin batera erreferentzia naturalista ezinezkoa duten irudi konplexuak ("zeinuak") edo gai hibridoak ("munstroak") ere islatzen ditu, partzialki giza-irudiekin eta partzialki irudi zoomorfikoekin osatuta daudenak. Zalantzarik gabe, sinbologia oso aberatsa aurkitu dago hor, eta sinbologia hori gauzatzeak eta "erabiltzeak" ohiko erritu-jarrera batzuekin lotuta egon behar zuten. Baina, horrez gain, egitate egoki moduan garrantzi handia izan behar zuten apaingarri pertsonalek, baita ebidentzia material batzuk bildu eta kontserbatzearekin edo hildakoen hileta-tratamenduarekin zerikusia duten giza taldeen beste jokabide batzuek ere.
 
==== a)  Paleolitoko santutegiak ====
[[Fitxategi:Ekainberriko zaldiak (3320028198).jpg|thumb|300x300px|[[Ekainberri|Ekainberriko]] labar-irudiak (zaldiak)]]
Paleolitoko artearen "santutegiak" elementu nagusiak dira garai hartako egitateak bilatzeko. Historiaurreko ikertzaileek betidanik uste izan dute arte paleolitikoa unibertso sinboliko bati buruzkoa dela. Unibertso sinboliko haren esanahia argitu nahi izan da beti, baina arrakastarik gabe.
 
Horrela, hainbat teoria formulatu izan dira azken aldian gai [[Parietal|parietalez]] edo higigarrizko multzo nahaspilatsu horren esanahia argitzeko: [[Laming-Emperaire|A. Laming-Emperairek]] [[1962]]<nowiki/>an historiografia kritiko zorrotza egin zuen interpretazio-jarrera guzti horien inguruan:
 
* Paleolitoko artearen esanahiari buruz [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] azken laurdenean [[Mortillet|Mortilletek]] edo [[Piette|Piettek]] izan zituzten hasierako posizioak;
176 ⟶ 177 lerroa:
* Haitzuloetako zenbait eremutan behin eta berriz agertzen diren irudiak.
 
[[Fitxategi:Franco-Cantabrian region.gif|thumb|300x300px|Paleolitoko frantziar kantauriar santutegiak]]
Horrek esan nahi du Goi Paleolitoko artistek ez zituztela beren gaiak ausaz jartzen edozein kobazulotako edozein lekutan, ezta ezagutzen zituzten animalien irudiak aukeratzerakoan ere; aitzitik, santutegi-eskema definitu bat omen zegoela, eta horri jarraitzen ziola artistak; denboraren joanean eremu franko-kantauriarreko hainbat gunetan harrigarriro konstante izan zen mitograma bati jarratzen ziotela.