Vicente Manterola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
1866an Gasteizen ''El Semanario Católico'' aldizkaria sortu zuen, eta bertan bere burua ezagutzera eman zuen idazle bikain eta polemista gisa. [[1868ko Iraultza]] lehertu zenean, Manterola [[karlismoa]]ren aldeko agertu zen, eta horregatik, gertuagotik bijilatua egoteko, Madrilen bizitzera behartu zuten. 1869an diputatu hautatu zuten, eta hala, mugimendu eskubidea berreskuratu zuen. Kongresuan ahozkotasunerako zuen erraztasunagatik nabarmendu zen eta ospetsu bilakatu zen horregatik.
 
Karlismoaren alde agertu zen erabat eta 1869an Frantziara joan zen [[Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa|Karlosekin]] elkarrizketatzeko. 1870ko1870eko altxamenduaren porrotaren ondoren, Donibane Lohizunen mugimendu berri bat prestatu zuen baina Don Karlos berak bertan behera uzteko agindu zion. Alta, ez zuen agindua aintzat hartu.
 
1870eko apirilean [[Vevey]]en ([[Suitza]]) egin zen bileran egon zen eta gerra zibil berriaren prestakuntzan parte zuzena izan zuen. Don Karlosen aginduz, Espainian barneratu zen 1872ko maiatzean. Saiakera horren porrotaren ondoren, Parisera itzuli eta don Karlos ezkutatzen saiatu zen, baina alperrik.