Hondar ekaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Josugoni wikilariak «Hauts ekaitz» orria «Hondar ekaitz» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sahara sandstorm.JPG|eskuinera|thumb|250px|Satelite batetik hartutako Atlantiko Ozeanoaren gaineko harea ekaitz baten irudia. [[2000]]]]
[[Fitxategi:Sandstorm_in_Al_Asad,_Iraq.jpg|eskuinera|thumb|250px|Harea ekaitza [[Irak]]eko Al Asaden]]
'''Hondar ekaitza''' edo '''hauts ekaitza''' ohiko gertaera [[meteorologia|meteorologiko]] bat da, non [[haize]] bortitzek [[hondar]] partikulak [[egurats]]ean daramatzaten [[saltazio]] edo [[suspentsio]]an. [[Ekaitz]] mota hau ohikoa da klima idor eta erdi-idorretan, hala nola [[Sahara]]n, [[Ipar Amerika]]ko [[Ordoki Handiak|Zabaldi Handietan]], [[Arabia]]n, [[Gobi]] [[basamortu]]an [[Mongolia]]n, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] ipar-mendebaldeko [[Taklamakan]]en eta beste eskualde batzuetan.
 
Hauts ekaitz gogorrek, ikuspena, hutsera murriz dezakete, bidaiak egitea eragotziz eta lurrazalaren goialdeko geruza airean eraman eta beste toki batzuetan utziz. [[Lehorte]]ak, eta, jakina, [[haize]]ak, halako ekaitzak agertzen laguntzen dute, [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] biziki kaltetzen dituztenak. Ekaitz hauetan bildutako hautsak, milaka kilometro egin ditzake: Saharako harea ekaitzek, [[Ozeano Atlantikoa]]ren mendebaldeko [[plankton]] hazkuntzan eragina dute, eta, zientzialari batzuen arabera, [[Amazonas]]eko [[pluvisilva]]ko landareentzako [[mea|mineral]] urrien iturri garrantzitsua dira. Hauts ekaitzak, sarri, [[satelite artifizial]]etatik hartutako argazkietan ikus daitezke.