«Antoni Bassas»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Biografia ==
Gracia auzoan jaio zen, Bartzelonan,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antoni Bassas i Onieva {{!}} enciclopèdia.cat|url=https://www.enciclopedia.cat/ec-gec-0247201.xml|aldizkaria=www.enciclopedia.cat|sartze-data=2020-01-18}}</ref> eta 16 urte baino ez zituela, Ràdio Joventut irratian hasi zen lanean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antoni Bassas, la nova veu de l'ARA|hizkuntza=ca-ES|data=2013-07-13|url=https://www.ara.cat/media/Antoni-Bassas-nova-veu-lARA_0_955704467.html|aldizkaria=Ara.cat|sartze-data=2020-01-18}}</ref> Geroago, Informazio Zientzietan lizentziatu zen [[Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa]]<nowiki/>n. Ia karrera osoa [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|Katalunian]] egin du. Bassas-ek audientzia arrakasta handiak lortu ditu, eta baita sariak ere, [[Ondas Sariak|Ondas saria]] barne. [[2009]]<nowiki/>an [[TV3]] telebista publikoan hasi zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<nowiki/>etako korrespontsal moduan. [[2013]]<nowiki/>a ezkero ''Ara'' egunkariko zuzendaritza taldekoa da.
 
== Bikalaera profesionala ==
Bassas izango da, gainera, ''Alguna pregunta més?'' irratsaioaren sortzailetako bat, eta horrengatik [[1997]]<nowiki/>an [[Ondas Sariak|Ondas saria]] irabazi zuen.
 
[[2008]]<nowiki/>ko ekainaren 27an, nahiz eta hamalau urtez audientzia-liderra izan ''El matí de Catalunya Ràdio'' saioarekin, Antoni Bassas-ek iragarri zuen denboraldi haren amaieran utzi egingo zituela irratsaioaren zuzendaritza eta esataritza (uztailaren 18an), ez zegoen-eta ados irratiko zuzendaritzarekin eraberritzea planteatzerakoan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antoni Bassas deixa El Matí de Catalunya Ràdio per discrepàncies amb la direcció|hizkuntza=ca|url=http://www.vilaweb.cat/noticia/2912429/20080627/antoni-bassas-deixa-mati-catalunya-radio-discrepancies-direccio.html|aldizkaria=VilaWeb.cat|sartze-data=2020-01-18}}</ref>
 
Saioaren azken minutuetan Bassasek [[Lluís Llach|Lluis Llach]]-en abesti batekin agurtu zen, ''Un núvol blanc (Hodei zuri bat).'' Lehenago, esan zuen: “Kataluniako klase politikoak ez badu aguantatzen hau bezalako saio bat, horrek esan nahi du kultura demokratiko oso justua dugula”.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bassas s'acomiada del 'Matí de Catalunya Ràdio'|hizkuntza=ca|url=http://www.vilaweb.cat/noticia/2937331/20080718/bassas-sacomiada-mati-catalunya-radio.html|aldizkaria=VilaWeb.cat|sartze-data=2020-01-18}}</ref> Harrezkero, kolaboratu izan du zenbait irratsaiotan, hala nola ''El club de la mitjanit'' eta ''El suplement de Catalunya Ràdio''.
 
=== Telebistan ===
[[1988]] eta [[1991]] artean ''Tres pics i repicó'' lehiaketa aurkeztu zuen TV3 katean, eta bera zen saio hartako gidoigiletako bat. [[1992]] eta [[1993]] artean, berriz, ''Polèmic'' debatea aurkeztu zuen. Gidoigile izan zen, halaber, ''El joc del segle, La Lloll'' eta ''El show de la Diana'' saioetan. [[1995]]<nowiki/>ean, ospe handiko kazetaria zen, Puyal-en ondoan egindako kirol emanaldiengatik ez ezik, baita telebistan egin zuen lanagatik ere. [[1999]]<nowiki/>an zuzendari-kide eta aurkezlea izan zen ''Aquest any, cent! (Aurten, ehun!)'' telesailarena, non errepasatu zuen Bartzelona Futbol taldearen historia, urte hartan ospatzekoa zen-eta lehen mendeurrena. [[2003]]<nowiki/>an ''A contracorrent'' zuzendu eta aurkeztu zuen, elkarrizketa sakonez egindako seriea. [[2006]]<nowiki/>tik [[2009]]<nowiki/>ra astero kolaboratu zuen ''El club'' saioan, berau Albert Om-ek zuzendua. Azken horrekin ''El Convidat'' saioan aritu zen berriro [[2010]]<nowiki/>ean.<ref>{{Erreferentzia|abizena=TV3|izenburua=El Convidat - Blogs - Televisió de Catalunya|url=https://blogs.ccma.cat/elconvidat|aldizkaria=blogs.ccma.cat|sartze-data=2020-01-18}}</ref>
 
2009an, kateak birplanteatu zituenean atzerriko korrespontsaliak, Bassas pasatu zen TV3ek AEBetan zeukan bulegora, non ordezkatu zuen Albert Elfa justu presidentziarako hauteskundeen ostean. [[Washington]]<nowiki/>en izan zen [[2013]]<nowiki/>ko ekainaren 30a arte, nahiz eta luzatu zuen hango jarduera [[2014]]<nowiki/>ko urtarrila arte, Esteve Soler-ek hartu arte lanaren ardura. 2013-2014 denboraldian, ''Divendres (Ostirala)'' magazinean egin zuen lan TV3en, eta bertan astean behin Kataluniaren egoera aztertzen zuen.
1.522

edits