«Antoni Bassas»: berrikuspenen arteko aldeak

barne-loturak
(Kategoriak gehitu)
(barne-loturak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa
}}'''Antoni Bassas i Onieva''' ([[Bartzelona]], 1961eko[[1961]]<nowiki/>eko azaroaren 9a) [[kazetari]] katalana da, irrati[[Irrati (hedabidea)|irrat]]<nowiki/>i eta [[Irrati-telebista publiko|telebistako]] [[Gidoilari|gidoilaria]], eta gaur egun ''Ara'' egunkariko zuzendaritza taldekoa.
 
== Biografia ==
Gracia auzoan jaio zen, Bartzelonan, eta 16 urte baino ez zituela, Ràdio Joventut irratian hasi zen lanean. Geroago, Informazio Zientzietan lizentziatu zen [[Bartzelonako Unibertsitate AutonomoanAutonomoa]]<nowiki/>n. Ia karrera osoa [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|Katalunian]] egin du. Bassas-ek audientzia arrakasta handiak lortu ditu, eta baita sariak ere, [[Ondas Sariak|Ondas saria]] barne. 2009an[[2009]]<nowiki/>an [[TV3]] telebista publikoan hasi zen, AEBetako[[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<nowiki/>etako korrespontsal moduan. 2013a[[2013]]<nowiki/>a ezkero ''Ara'' egunkariko zuzendaritza taldekoa da.
 
== Bikalaera profesionala ==
=== Irratian ===
[[Fitxategi:Antoni_Bassas_a_Catradio.JPG|ezkerrera|thumb|Antoni Bassas ''El matí de Catalunya Ràdio'' irratsaioa zuzentzen]]
1978an''1978''an, hamasei urte zituela, kolaboratzen hasi zen Ràdio Joventut irratian. Geroago, 1981ean[[1981]]<nowiki/>ean, Ràdio Barcelonan hasi zen lanean. Bertan bi saio zituen ''Ârea de gol'' eta ''El contestador.'' Urte hartan bertan sartu zen futbola katalanez emititzeko talde batean, Joaquim Maria Puyal kazetariak zuzenduta. Bertan hamalau urte egin zituen, eta tarte hartan [[Bartzelona Futbol Kluba|Bartzelona]] Futbol Taldearen 800 partida baino gehiago kontatu zituen. 1985a[[1985]]<nowiki/>a arte kirol saio hura Ràdio Bartzelonan eman zen; handik aurrera, [[Catalunya Ràdio]] sortu berrian.
 
Kirol emanaldiek aukera eman zioten ezagutzeko [[Bartzelona Futbol Kluba|Barça]] taldeko kirolari handiak, bidaiatzeko herrialde askotara eta bizitzeko esperientzia asko, kontatzen dituena ''A un pam de la glòria (Loria ukitzeko zorian)'' liburuan, non gogoratzen baititu hamalau urte haietako errekorrak, garai bat non Barçak [[European Challenge Cup|Europako Kopa]] irabazi baitzuen [[Wembley Stadium|Wembley]] estadioan, Londresen[[Londres]]<nowiki/>en, eta lau liga.
 
Catalunya Ràdio utzi barik, 1995ean[[1995]]<nowiki/>ean erabat irauli zuen bere karrera; kirol emanaldiak utzi eta zentratu zen informazio orokor, sozial eta politikoan, irratiaren saio-izarraren zuzendaritza hartuta: ''El matí de Catalunya Ràdio.'' Urte haietan elkarrizketatu zituen [[Felipe González]], [[José María Aznar]] eta [[José Luis Rodríguez Zapatero]] Espainiako presidenteak, eta munduko beste pertsona ospetsu asko, hala nola, [[Dalai Lama]], [[Mikhail Gorbatxov|Mikhaïl Gorbatxov]] eta [[Woody Allen]]. Hamalau urte haietan Bassas-ek emititu zuen bere saioa [[Madril]], [[Valentzia]], [[Bilbo]], [[Donostia]], [[Paris]], [[Londres]], [[Erroma]], [[Frankfurt am Main|Frankfurt]], [[Berlin]], [[New York]], [[Guadalajara (Mexiko)|Guadalajara]] (Mexiko), [[Quito]], [[Maputo]], eta [[Marrakex]] hirietatik, besteak beste.
 
Bassas izango da, gainera, ''Alguna pregunta més?'' irratsaioaren sortzailetako bat, eta horrengatik 1997an[[1997]]<nowiki/>an [[Ondas Sariak|Ondas saria]] irabazi zuen.
 
2008ko[[2008]]<nowiki/>ko ekainaren 27an, nahiz eta hamalau urtez audientzia-liderra izan ''El matí de Catalunya Ràdio'' saioarekin, Antoni Bassas-ek iragarri zuen denboraldi haren amaieran utzi egingo zituela irratsaioaren zuzendaritza eta esataritza (uztailaren 18an), ez zegoen-eta ados irratiko zuzendaritzarekin eraberritzea planteatzerakoan.
 
Saioaren azken minutuetan Bassasek [[Lluís Llach|Lluis Llach]]-en abesti batekin agurtu zen, “Un''Un núvol blanc”blanc (Hodei zuri bat).'' Lehenago, esan zuen: “Kataluniako klase politikoak ez badu aguantatzen hau bezalako saio bat, horrek esan nahi du kultura demokratiko oso justua dugula”. Harrezkero, kolaboratu izan du zenbait irratsaiotan, hala nola ''El club de la mitjanit'' eta ''El suplement de Catalunya Ràdio''.
 
=== Telebistan ===
[[1988]] eta [[1991]] artean ''Tres pics i repicó'' lehiaketa aurkeztu zuen TV3 katean, eta bera zen saio hartako gidoigiletako bat. [[1992]] eta [[1993]] artean, berriz, ''Polèmic'' debatea aurkeztu zuen. Gidoigile izan zen, halaber, ''El joc del segle, La Lloll'' eta ''El show de la Diana'' saioetan. 1995ean[[1995]]<nowiki/>ean, ospe handiko kazetaria zen, Puyal-en ondoan egindako kirol emanaldiengatik ez ezik, baita telebistan egin zuen lanagatik ere. 1999an[[1999]]<nowiki/>an zuzendari-kide eta aurkezlea izan zen ''Aquest any, cent! (Aurten, ehun!)'' telesailarena, non errepasatu zuen Bartzelona Futbol taldearen historia, urte hartan ospatzekoa zen-eta lehen mendeurrena. 2003an[[2003]]<nowiki/>an ''A contracorrent'' zuzendu eta aurkeztu zuen, elkarrizketa sakonez egindako seriea. 2006tik[[2006]]<nowiki/>tik 2009ra[[2009]]<nowiki/>ra astero kolaboratu zuen ''El club'' saioan, berau Albert Om-ek zuzendua. Azken horrekin ''El Convidat'' saioan aritu zen berriro 2010ean[[2010]]<nowiki/>ean.
 
2009an, kateak birplanteatu zituenean atzerriko korrespontsaliak, Bassas pasatu zen TV3ek AEBetan zeukan bulegora, non ordezkatu zuen Albert Elfa justu presidentziarako hauteskundeen ostean. Washingtonen[[Washington]]<nowiki/>en izan zen 2013ko[[2013]]<nowiki/>ko ekainaren 30a arte, nahiz eta luzatu zuen hango jarduera 2014ko[[2014]]<nowiki/>ko urtarrila arte, Esteve Soler-ek hartu arte lanaren ardura. 2013-2014 denboraldian, ''Divendres (Ostirala)'' magazinean egin zuen lan TV3en, eta bertan astean behin Kataluniaren egoera aztertzen zuen.
 
=== Prentsan ===
[[Fitxategi:Esmorzar-entrevista_Ada_Colau,_18_de_maig_2015_(17633875720).jpg|thumb|Antoni Bassas [[Ada Colau]] elkarrizketatzen 2015eko udal hauteskundeen garaian, Bartzelonako Merkataritza Ganberak eta ''Ara'' egunkariak antolatutako gosari-elkarrizketan.]]
Bassas hasiera-hasieratik inplikatu zen ''Ara'' egunkariaren sorreran, artikulugile eta akziodun bezala. Washingtonetik bueltan, egunkariaren zuzendaritza-taldean sartu zen. Egunkariaren ikus-entzunezkoen zuzendaria da, eta 2014ko[[2014]]<nowiki/>ko martxoa ezkero, AraBassas online telebista saioa zuzendu eta aurkeztu zuen. Gaur egun, ostera, ''L’analisi'' atala egiten du, ikus-entzunezko formatuan, eta bertan eguneko aktualitatea aztertzen du.
 
== Lanak ==
 
* ''A un pam de la glòria'' (La Magrana, [[1992]]).
* ''Bon dia, són les vuit!'' (2018) - Josep Pla Nobela saria ([[2018]]).
* ''Víctor Font, construïm junts el Barça del futur'' (Columna CAT, [[2019]])
 
== Sariak eta aitortzak ==
 
*[[Ondas Sariak|Ondas saria]] (1997) "Alguna pregunta més?" umore saioagatik.
* [[Òmnium Cultural]] saria (1998) "El Matí de Catalunya Ràdio" saioari.
* Kazetaritza saria (2001), Kataluniako Generalitat-ek emana.
* Lluís Carulla Fundazioa saria (2004) irratian egindako lan sendo eta irekiagatik.
1.522

edits