Usoa Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Usoa Zumeta Sanz''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1969]]ko<nowiki/>ko [[urtarrilaren 17]]a<nowiki/>a) [[Serigrafia|serigrafia-egile]] usurbildarra da. [[Jose Luis Zumeta]]r<nowiki/>en eta beste hainbat artistaren lanen serigrafiak egin ditu.
 
== Biografia ==
Usoa Zumeta Donostian jaio zen, 1969ko urtarrilaren 17an. Usurbilen hazi zen, eta gaur egun ere han bizi da. Aita [[Jose Luis Zumeta]] margolari ezaguna du, eta ama, berriz, Nani Sanz dendari donostiar erretiratua. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hasiera batean ikus-entzunezkoetara eta pinturara jo bazuen ere, gero pinturarekin bakarrik jarraitzea erabaki zuen. Bigarren mailan zegoela, serigrafia-ikastaro bat egin zuen Artelekun, eta hori izan da, berak dioenez, serigrafian egin duen formakuntza bakarra.<ref name=":0" /> Ikasle zela, aitak esan zion: “Serigrafia ikasten baduzu, nik lana emango dizut”.<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2015/02/604web.pdf|izenburua=Elkarrizketa Noaua aldizkarian, 2015eko otsailaren 13an|sartze-data=2017/07/20|egunkaria=|aldizkaria=Noaua|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Eta horrela ekin zion serigrafiagintzaren ibilbideari.
 
== Ibilbide artistikoa ==
Lehendabizi aitaren lanak inprimatzen hasi zen,<ref name=":0" />, eta, gerora, beste artista batzuen lanak ere serigrafiatu ditu: [[Nestor Basterretxea]], [[Dora Salazar]], Blami, [[Juan Luis Goenaga]], [[Judas Arrieta]], Sistiaga, Miguel Balliache, Rafa Ruiz Balerdi, [[Koldobika Jauregi (eskultorea)|Koldobika Jauregi]], Hugh McCarthy eta abar.<ref>{{Cite web|url=http://www.diariovasco.com/v/20110213/alto-urola/usoa-zumeta-inaugura-muestra-20110213.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Cite web|url=http://www.diariovasco.com/v/20111021/cultura/ekain-acoge-ultimas-serigrafias-20111021.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Batzuetan, berak egiten dizkie proposamenak margolariei eta eskultoreei, eta elkarrekin lan egiten dute.<ref name=":0" /> Serigrafiak egiteko, eskuzko makinak erabiltzen ditu.<ref name=":0" /> Aita-alabek Usurbilgo Txikierdi auzoan 2012an eraikitako egurrezko estudioan egiten dute lan, nork bere txokoan, horrek bien arteko elkarlana errazten duelarik.<ref name=":0" /> Estudioaren goiko solairuan, erakusketak eta bestelako ekitaldiak egiten dituzte.
 
== Erreferentziak ==