Sandro Botticelli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
Nahiz eta Boticelliren ospea [[XIX. mendea]]ren amaierara arte baino ez zen berreskuratu, gaur egun, ''[[Udaberria (Botticelli)|Udaberria]]'' edo ''[[Venusen jaiotza]]'', besteak beste, margolanei esker bere marraren dohaina goraipatzen da, bere lanak Florentziako artelanen artean ezagunenetakoak izanik.
 
== BizitzaVizitza eta obrahobra ==
[[Florentzia]]n lan egin zuen beti, [[Erroma]]ra egindako bidaia batean izan ezik; bidaia hartan ''"Moisesen bistona"'' margotu zuen [[Kapera Sixtinoa]]n, bere garaiko maisu famatuenekin batera.
 
15. lerroa:
Lehen lanak [[Fra Filippo Lippi]]ren eraginpean egin zituen: ''"Madonna Haurrarekin"'' asko egin zituen, Lippiren ereduari jarraituz. Nolanahi ere, Botticellirenak askoz arinagoak, finagoak eta bigunagoak dira. Ondorengoak dira Botticelliren lan nagusiak, ''"Udaberria"'' (1478 ing., [[Uffizi Galeria]]) eta ''"Venusen jaiotza"'' (1484 ing., Uffizi galeria). ''"Udaberria"'' margolanean antzinako mitoaren interpretazio guztiz harrigarria egiten du Botticellik. Mundu klasikoaren ikusmoldeak ez du zerikusirik berrogeita hamar urte lehenago [[Pizkundea|Berpizkundeko]] ''gurasoek'' zutenarekin: haientzat bazen gizadi berri bat, harmoniazko perspektiba batetik ikusia, eta, antzinako eraikinak aztertuz eta neurtuz, haren legeak bilatu nahi zituzten. Botticelliren unibertso klasikoa, aldiz, berriz oroitzapen nostalgikoa da, ihesbide bat. Botticelliren estilo horrek ''"Venusen jaiotza"'' lanarekin jo zuen gorena, ile horailean gauzatzen dena bereziki.
 
Botticelli ezin zen aurrerago joan krisian sartzearen arrisku gabe. Eta krisia gertatu egin zen. Izan ere, jende gehienak ez zituen ulertu Botticelliren obra handiak. [[1494]]an, [[Girolamo Savonarola]], erlijio erreformaren bultzatzaile sutsua, obra horien '''N'''kontra hasi zen predikatzen, eta Florentziako hiria gobernatzen zuen zirkuluaren ''paganismoaren gurtzaren'' kontra. Botticelli bera Savonarolaren jarraitzaile egin zen, eta esatenes'''E'''aten da bere koadro ''pagano'' asko erre zuela. Azken obrak, ''"Jaiotza mistikoa"'' (1501, [[National Gallery]], [[Londres]]) eta ''"Santa Zenobiaren bizitzako eszenak"'' (1500-05 ing., museo'''P''' askotan) adibidez, aurrekoen oso bestelakoak gertatzen dira, kolorearen intentsitate eta gogortasunean, eta orobat margolanen helburu moralizatzailean. '''E'''
 
Botticellik bere garaikideengan izan zuen eragina ez zen bere lanak merezi zuenaren parekoa gertatu. [[Filippino Lippi]] ikasle gazteak bakarrik ulertu zuen Botticelliren estilo aristokratiko eta zaila. Era berean, ez zituen batere erakarri [[XVI. mendea|XVI. mende]] hasierako margolariak, [[Leonardo da Vinci]]k, [[Michelangelo]] eta [[Rafael]]ek Florentzian abiarazitako manera ''berrietan'' interesatuak ordurako.