[[Fitxategi:Peripheral nerve, cross section.jpg|thumb|250px|[[Nerbio ehun|Nerbio-ehunaren]] ebaketa fina.]]
'''Ehun''' biologikoak [[zelula]] interkonektatuen multzoak dira, [[organismo]] batean antzeko funtzioa betetzen dutenak.
** aimbot
Ehunen azterketa eta ikasketari [[histologia]] deritzo eta, [[eritasun|gaixotasun]] bati lotua badago, [[histopatologia]].
** [[Jariatze ehun| Jariatze-ehunakk]] ▼
== Animalien ehunak ==
[[Animalia|Animalien]] gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, [[gizaki|giza]] gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek [[Organo (biologia)|organo]], egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.
* '''[[Epitelio|Epitelio ehuna]]:''' zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dituztenak [[Azal (anatomia)|azala]] eta [[heste]]en barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute.
* '''[[Ehun konektibo|Lotura-ehuna]]''' edo '''euste-ehuna:''' izenak berak dioenez, denari batera eusten dioten ehunak dira. Zientzialari batzuek [[odol]]a lotura ehuntzat hartzen dute.
* '''[[Gihar-ehun]]a:''' [[gihar]]rak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
* '''[[Nerbio ehun|Nerbio-ehuna]]:''' [[garun]]a, [[bizkarrezur-muin]]a eta [[nerbio periferiko]]ak osatzen dituzten zelulak dira.
== Landare ehunak ==
[[Landare]] ehun tipikoak honako multzo hauetan sailkatzen dira euren jatorri eta funtzioaren arabera:
* Ehun enbrionarioak edo [[meristemo]]ak: meristemo primario eta sekundarioak.
* Ehun zehaztu edo helduak:
** [[Parenkima]]k
** [[Ehun babesle]]ak
** [[Ehun mekaniko]]ak edo euste ehunak
** [[Ehun eroale]]ak
▲** [[Jariatze ehun|Jariatze-ehunak]]
[[Kategoria:Anatomia]]
|