Italo Calvino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
 
=== Haurtzaro eta Nerabezaroa (1925-1938) ===
Sanremo-n Calvinok haurtzaro lasai bizi izan zuen. Bere familia ezohikoa zen: zientzilariak, naturazaleak, libre pentsalariak eta Sanremo garai haietan jende xelebre eta kosmopolitaz beteta zegoen. Calvino sendiaren harremana [[Faxismo|faxismoarekin]] korapilatsua izan zen. Aita [[Turin|Turingo]] unibertsitatean lan egin ahal izateko [[Alderdi Nazional Faxista|Partito Nazionale Fascista]]-n izena ematera eta erregimenari fideltasuna agintzera behartu zuten. Italo Calvinoren lehen harremana kultura faxistarekin 1929 eta 1933 artean izan zen, "balilla" (''Opera nazionale balilla'' erakundeko faszismoarenfaxismoaren gaztediko partaideen izena) izatetik libratu ezin izan zuenean, eskola ume guztiak bezala. Hala ere, haur-esperientzia hori ez da dramatikoa izango, berak dioenez.
 
1934, Sanremoko «Gian Domenico Cassini» lizeoan sartu zen, eta erlijio-ikasgaiaz salbuetsia izango da gurasoen eskaerez.
 
Calvino familiak ez zeukan erlijio federik eta garai haietan jarrera [[Agnostizismo|agnostikoa]] azaltzea "inkonformistatzat" hartua izatea esan nahi zuen. Calvinorentzat hau garrantzitsua izan zen tolerantzia eta desberdintasunaren sentimenduetara ireki eta bestearen arrazoiak konfrontatzeko aukera izateagatik.
 
Urte horietan lan literarioen irakurketara inguratuko da, ironia sistematikoaren izpirituarekiko bere interesa suspertzen zutenak. [[Komiki|Komikiak]] marrazten ditu eta [[Zinema|zinemarekin]] maitemintzen da.
 
=== Gaztaroa (1938-1943) ===
31. lerroa:
Garai honetan idazkuntzaren interesa sortzen zaio eta poesiak, narrazio motzak, antzerki lanak idazten hasiko da eta marrazkiak ere egingo ditu.<ref>{{Cite book|izena=Mario|abizena=Barenghi|urtea=1991|izenburua=Cronologia introduttiva a Italo Calvino in Romanzi e racconti|argitaletxea=Oscar Mondadori|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|eginkidea=Bruno Falcetto}}</ref>
 
Turingo unibertsitateko [[Nekazaritza]] fakultatean izena eman zuen eta jarraituko zuen gero eta nabarmenago bere benetako interes gisa azaltzen direnak lantzen: [[literatura]], zinema, [[Antzerki|antzerkia]]...
 
[[1942|1942ean]] "La commedia della gente", antzezlana idatzi zuen eta urte berean bere lehen gazte ipuinak jaso zituen "''Pazzo io o pazzi gli altri" izenarekin.''
 
Turingo giro kultural biziak eta erregimenaren aurkako bor-bor politikoek, literatura eta politika bateratzenbat egiten dute beregan.
 
Irailaren 8a eta gero, [[Italiako Errepublika Soziala|Saloko Errepublika]]<nowiki/>ren errekrutatzeari ihes egiteko hainbat hilabetez ezkutatuta egon zen eta bakardadeari iskin egiteko bere idazle bokazioan eragin handia izango zuen irakurketa asko egin zuen.
46. lerroa:
Turingo Letra fakultatean emango du izena. [[Cesare Pavese]] ezagutuko du eta bere lanen lehen irakurle izateaz gainera bere gida bihurtuko da giza- eta kultur gaietan.
 
[[1947|1947an]] Einaudi argitaletxearekin lanean hasten da eta harreman hau nagusi bihurtuko da Calvinoren jardueran, nahiz eta aldizkakoa izan. Jarduera kulturalak biziagotuko dira eta horrekin batera pertsona ugari ezagutuko du: Vittorini, [[Natalia Ginzburg]], Delio Cantimori, Franco Venturi, [[Norberto Bobbio]] e Felice Balbo.
 
[[1953]] eta [[1954]] bitartean, bereziki maite duen proiektu batean ariko da: ''Fiabe italiane''<ref name=":0" />
 
[[1957|1957an]], armada sobietikoak Hungaria inbaditu ondoren, [[Italiako Alderdi Komunista]]<nowiki/>n dimisioa emango du, nahiz eta desilusio horrek ez dion axolagabekeriara eramango baizik eta kritikoa eta propositiboa izatera, berak propio adieraziko duen bezala.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Italo Calvino si dimette dal PCI|hizkuntza=it-IT|data=2015-11-02|url=https://www.lindiceonline.com/l-indice/lindice-allungato/calvino-si-dimette-dal-pci/|aldizkaria=L'Indice dei Libri del Mese|sartze-data=2020-01-13}}</ref>
 
=== Heldutasun artistikoa (1958-1985) ===
Idazten eta bidaiatzen jarraituko du eta Vittorinirekin batera ''Il Menabò'' aldizkaria sortu zuen''.'' Bere fama finkatuta dago dagoeneko. Oso maiz deitzen dute hitzaldi eta mahai-inguruetarako Europako herri askotatik. Honelako bidaietako batean, [[1962|1962an]] Parisen ezagutuko du bere emaztea, jatorri judutarreko itzultzaile argentinarra ''Esther Judith Singer, Chichita'' ezizenez ezaguna.''
 
[[1964|1964an]], [[Habana|Habanara]] itzuli zen Chichitarekin ezkontzeko. Orduan ezagutu zuen [[Che Guevara|Ernesto Che Guevara]], eta urte amaieran Italiara itzuli zenean ''l'Associazione Nazionale di Amicizia Italia-Cuba'' sortzen lagundu zuen.
 
[[1967|1967ko]] udan Parisera bizitzera joan zen familia osoarekin. 5 urtez egotea pentsatuta bazuen ere 13 urtez geratuko da bertan 1980ean Romara itzuli arte. Parisen bertako bizitza kulturala jarraitzen bazuen ere, pixka bat aparte biziko da nahiz eta hainbat idazle eta intelektualekin harremanak izan: [[Georges Perec]], François Le Lionnais, [[Jacques Roubaud|Jacques Roubaud,]] Paul Fournel, [[Raymond Queneau]].
 
Calvino Parisen zegoen bitartean bere lagun Che Guevara hilko zuten [[1967|1967ko]] urriaren 9an [[Bolivia|Bolivian]]. Artikulu bat idatzi zuen handik astebetera, 1968an espainolez argitaratu zena baina, aldiz, jatorrizko testua Italian 30 urte beranduago argitaratu zen, 1998an.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=40° anniversario della morte di Guevara|url=http://www.siporcuba.it/40che2.htm|aldizkaria=www.siporcuba.it|sartze-data=2020-01-13}}</ref>
 
[[1979|1979an]] argitaratu zuen ''Se una notte d'inverno un viaggiatore'' eta ''[[La Repubblica]]'' aldizkariarekin hasiko da lanean eta ia erabat utziko dio bere parte-hartze politiko-sozialari.
 
=== Heriotza (1985) ===
[[1985|1985eko]] irailaren 6an, Roccamareko bere etxean zegoela iktus bat izan ondoren, irailaren 19an hil zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saggi|url=http://www.sagarana.it/rivista/numero3/saggio1.html|aldizkaria=www.sagarana.it|sartze-data=2020-01-13}}</ref>
 
== Calvinoren obra ==
Lehenengo kontakizunetan [[Nazionalsozialismo|nazien]] aurkako erresistentziako garaiak ekarri zituen gogora; gerra-giroa eta gaztaroko gertaerak adierazi zituen, batez ere. [[Neorrealismoa|Neorrealismoaren]] barruan koka daitekeen garai hartako ispilu da ''Il sentiero dei nidi di ragno'' eleberria ([[1947]], ''Armiarma-habien bidezidorra''). Geroago, kontakizun filosofiko eta moralak eman zituen bere lanetan; ironiaren eta prosa poetikoaren bitartez, Italiako kristau-demokratekiko jarrera kritiko zorrotza bideratu zuen. [[Erdi Aroa|Erdi Aroan]] kokaturiko kontakizunak, ''Il visconte dimezzato'' ([[1952]], euskarara [[Iñaki Ugarteburu|Iñaki Ugarteburuk]] itzulia, Bizkonde erdibitua), ''Il barone rampante'' ([[1957]], Baroi igokaria, 1957)<ref>{{eu}} {{Erreferentzia|izenburua=Erroak eta hegoak. [[Patxi Zubizarreta]]; [[Josune Urrutia]]|url=|egunkaria=Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 33-36 orr.}}</ref>, ''Il cavaliere inesistente'' ([[1959]]), idazlearen garaiko munduari buruzko kritika bortitzak dira.
 
Ikuspegi kritiko hori alde batera utzi gabe betiere, umorea eta fantasia errealismoarekin nahasten ditu bere ipuin eta eleberrietan: ''La giornata d'uno scrutatore'' ([[1963]], ''Boto-kontalari baten laneguna''), ''Le cosmocomiche'' ([[1965]], ''Kosmikomikoak''), ''Le città invisibili'' ([[1972]], ''Hiri ikustezinak''), ''Se una notte d´inverno un viaggiatore'' ([[1979]], ''Baldin negu gau batez bidaiari batek''). Haurrentzat ere idatzi zuen: ''Marcovaldo, ovvero le stagioni in città'' izeneko kontakizuna ([[1963]], euskarara [[Koldo Biguri|Koldo Bigurik]] itzulia, ''Marcovaldo edo urtaroak hirian''). [[1980]]. urtean argitaratu zuen ''Una pietra sopra'' liburuan, 1945etik 1980ra bitartean idatzitako berrogei artikulu eta saiakera inguru bildu zituen. Italiako herri-ipuin zaharren biltzaile artazkoa izan zen. Garrantzi handikoa da, Ameriketan eman behar zituen zenbait hitzaldi bilduta, hil ondoren argitara eman zioten liburua, ''Six Memos for the next millennium'' ([[1989]], ''Sei ohar gogoan hartzeko datorren milurtekoan''), bertan dagoelako Calvinoren literatura-pentsamendua.
 
== Lanak ==