Klaudio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
150.241.162.244 (eztabaida) wikilariaren 7713025 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
4. lerroa:
}}
 
'''Klaudio''' ({{lang-la|Tiberius Claudius Caesar Augustus Germanicus}}; [[K.a. 10]]eko [[abuztuaren 1]]a - K. o. [[54]]ko [[urriaren 13]]a) laugarren erromatar enperadorea izan zen, [[Kaligula]] hil zutenetik (K. o. 41) bere hilotza arte (K. o. 54). [[Druso Germaniko|Druso]] eta [[Antonia Gaztea|Antonia Minorren]] semea, Lugdunumen (gaur egungo [[Lyon]]en) jaio zen.
8---------------------->
 
Herrena eta, haren familiaren ikuspegitik, gutxitua, kargu publikoetatik at geratu zen K. o. 37 arte, non [[Kaligula]]k kontsul izendatu zuen. Gutxiespen horrek bizitza salbatu zion. [[Tiberio]]k zein [[Kaligula]]k noble asko hil zuten postua arriskuan sumatzen zutenean. [[Kaligula]]ren hilketaren ostean, Klaudio familiako gizon bakarra izanda, enperadore izendatu zuten.
 
Eskarmentu politiko eza gorabehera, Klaudio gobernatzaile abila eta lan publikoen sustatzailea izan zen. Legean interesaturik, epaiketa publikoetan agertzen zen eta egunero 20 lege ere egiten zituen. Nobleziak, ostera, agintari ahultzat jotzen zuen. Klaudiok, bere burua indartzekotan, senatari asko hil zituen. Hori zela eta, antzinako historialarien begietara oso enperadore txarra izan zen. Gaur egungoek, halere, iritzi hori aldatu dute.
 
{{Erromatar enperadore aurkibidea}}