Raimundo Gilen V.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Erreferentziak: clean up using AWB
No edit summary
1. lerroa:
'''Raimundo Gilen V.a''' (? - Maule, 1257) [[Zuberoako bizkonderria|Zuberoako bizkondea]] izan zen, 1244 eta 1257. urteen bitartean.
 
== Biografia ==
[[Raimundo Gilen IV.a]]ren semea zen. Ez zion men egin [[Henrike III.a Ingalaterrakoa|Henrike III.a]] Ingalaterrako erregeari, aurrekoek bezala; leialtasuna eskaini zion [[Tibalt I.a Nafarroakoa|Nafarroako erregeari]], Biarnoko edo Akitaniako jaun eta dukeen aurkako auzietan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Raymond Guillaume V - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/raymond-guillaume-v/ar-124748/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2020-01-12}}</ref>. Laguntza handia eman zion Nafarroako erregeari gaur egungo Nafarroa Behereko lurraldeetako jaunen onespena lortzen.

1249an ez zion jaramonik egin [[Simon Montfortekoa|Simon Monfortekoak]] Ingalaterrako erregea onar zezan eginiko deiari, eta urte berean sartu ziren ingelesak Zuberoan. Gatazkek zortzi urte iraun zuten, eta 1257an Liginagako jaunak Ingalaterrako erregearen alde jarri eta [[Mauleko gaztelua]] setiatu zuen. Setioan hil zen Raimundo Gilen V.a. [[Oier III.a]] haren semea jazarri zen hurrena ingelesen aurka, eta 1261ean izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, uko egin behar izan zion Zuberoari, Landetako lurralde batzuen truke. Nafarroara joan zen Oier III.a eta [[Arrada|Erradako]] jaurgoa eman zion Nafarroako erregeak. Horren ondoren nagusitu ziren Zuberoan bizkonde biarnesak.
 
== Erreferentziak ==