Txikipedia:Demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Election MG 3455.JPG|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Vrouwenkiesrecht - Votes for women (3333357159).jpg|thumb|380px|<center>Emakume batzuk lehen aldiz botoa ematen.]]
 
'''Demokrazia''' herrialdeak gobernatzeko era edo sistema politiko bat da; sistema horretan, aginte edo aginpidea hiritar guztien esku dago, hiritarrek hauteskundeetan aukeratzen dituzten ordezkarien bidez. Demokrazia batean, hiritarrek eskubidea dute {{txp|Alderdi politiko|alderdi politiko}} eta {{txp|Sindikatu|sindikatuetan}} parte hartzeko. Demokraziak, askotan, {{txp|Errepublika|errepublika}} moduan antolatzen dira, baina {{txp|Monarkia konstituzional|monarkia konstituzionalak}} ere izan daitezke ({{txp|Erresuma Batua|Erresuma Batuan}} edo {{txp|Espainia|Espainian}} bezala, adibidez).
 
Hitza antzinako grezieratik dator (''demos'', herria; ''kratos'', gobernua) eta herriaren aginpidea esan nahi du, hain zuzen ere.
 
==Estatu demokratikoen eraketa==
Estatuak demokratikoak dira herritarrek gobernuan parte hartzen badute. Partehartze hori bi eratakoa izan daiteke: '''demokrazia zuzenean''', biztanleek batzarretan bilduta edo erreferendum bidez hartzen dituzte erabakiak; '''ordezkaritzazko demokrazietan''', biztanleek hauteskundeetan aukeratzen dituzte beren ordezkari politiko batzuk –Parlamentuko kideak, adibidez–, haien izenean jarduteko, bai legeak erabakitzerakoak eta baita gobernuko presidentea hautatzerakoan ere.
 
Gainera, herrialde demokratikoak zuzenbide-estatuak dira; hau da, estatuko botereek beti ere {{txp|Konstituzio|konstituzioaren}} arabera funtzionatu behar dute. Konstituzioa estatua eratzen duen funtsezko lege nagusia da, herritarrek {{txp|erreferendum}} batean bozkatua eta onartua. Konstituzioan finkatzen dira estatuaren gobernua, biztanleen eskubide eta betebeharrak eta estatuko lurraldean dauden erakundeen eraketa eta jardunbidea.
 
Herrialde demokratikoetan, botere-banaketa dago; hau da, botereak hainbat erakunderen artean banatuta daude, botere guztia ez egoteko erakunde bakar baten esku, {{txp|Monarkia absolutua|monarkia absolutuetan}} gertatzen zen bezala. Botere hori honela banatuta dago:
*'''Botere legegilea:''' lurraldearen barruko gizarte-harremanak arautzeko legeak egiteko boterea da. Herrialde demokratikoetan, parlamentua da botere legegilea duen erakundea. Legeak, beraz, Parlamentuak eztabaidatzen, bozkatzen eta erabakitzen ditu; gainera, gobernuaren jarduera ere kontrolatzen du.
*'''Botere betearazlea:''' Estatuaren politika erabakitzeko boterea; botere hau Estatuko {{txp|Gobernu|gobernuak}} du eta Administrazioaren bidez ezartzen du.
*'''Botere judiziala:''' legeak betetzen direla ziurtatzen duen boterea da. Herritarren arteko auziak epaitzen ditu eta legeak hautsi dituzten biztanleak zigortzen ditu.
 
 
==Demokraziaren historia==
Demokrazia {{txp|Antzinako Grezia|antzinako Grezian}} jaio zen, gure aroa baino lehenagoko V. mendean, {{txp|Perikles}} buruzagiaren garaian. Dena dela, {{txp|Atenas|Atenasko}} gizaseme libreek baino ezin zuten eman botoa; emakumeek ezin zuten botorik eman, ez eta atzerritarrek eta esklaboek ere.
 
Demokraziaren ideia nahiko berandura arte ez zen berriro agertu historian, {{txp|Ilustrazioa|Ilustraziora}} arte, zehazki (XVIII. mendea). Garai hartan, {{txp|Ingalaterra|Ingalaterran}}, biztanleriaren zati batek botoa eman zezakeen legeak erabakitzen zituzten {{txp|Diputatu|diputatuak}} hautatzeko. Frantzian, {{txp|Frantziako iraultza|Iraultza}} batek {{txp|Monarkia absolutua|monarkia absolutuaren}} desagerpena ekarri zuen, baina demokrazia ez zen erabatekoa: 1789 eta 1792 bitartean, gizaseme aberatsek bakarrik zuten botoa emateko eskubidea (''{{txp|Errolda-sufragio|errolda-sufragioa}}'' deitzen zaio honi); geroago, 1792tik 1795era bitartean, Frantziako Lehen Errepublikaren garaian, hiritar guztiei aitortu zitzaien boto-eskubidea (''{{txp|Sufragio unibertsal|sufragio unibertsala}}'' deitzen zaio honi), baina berriro azken urte hartatik hasita beste mende erdi batean, errolda-sufragioa ezarri zen berriro. Frantziako 1948ko iraultzara arte itxoin beharko da, botatzeko adinean zeuden gizon guztiek boto-eskubidea izan arte; eta 1944ra arte, emakumeei ere eskubide berbera aitortu arte.