Iratxo Dortoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
60. lerroa:
''Dragoi Bolak'' bilatu ostean Son Goku maisuarekin entrenatzera joan zen. Honetaz gain beste mutil bat joan zen maisuarekin entrenatzeko asmoz, [[Krilin]]. Hala ere bi gazteak onartzeko beste baldintza bat jarri zuen: neska lerden bat ekarri beharko zioten. Orduan biak neska bila joan ziren eta [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Lunch|Lunch]] eraman zuten, izaeraz eta itxuraz aldatzen zuen neska. Bi gazteak ikasle bezala onartu zituen, eta hilabetetan zehar entrenatu zituen. Entrenamendua egiteko berak bezala 20 eta 40 kiloko dortoka oskola eramanarazi zien.
 
Hilabetetako entrenamenduaren ostean bi ikasleak [[DragoiArte BolaMartzialen (animea)Txapelketa#Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketa|Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketara]] eraman zituen bien pozerako. '''Iratxo Dortokak''' ere mozorrotuta parte hartu zuen, '''Jackie Chun''' izenarekin. Txapelketako azken fasean, lehenengo [[Yamcha]] eta gero Krilin arazorik gabe garaitu zituen, finalera helduz. Finalean Gokuren aurka irabazteko arazoak izan zituen hau gorila erraldoi bihurtu zenean. Maisuak ilargia ''Kame Hame Ha'' erabiliz desgertarazi beste erremediorik ez zuen izan. Azkenean '''Jackiek''' irabazi zuen, irabazitako diru-sari guztia Gokuri afaltzera gonbidatzen xautuz.
 
'''Iratxo Dortoka''' [[Zapi Gorridun Armada]]ri planeatutako azken erasoan parte hartu zuen, nahiz eta azkenean hau ez zen burutu. Geroago, [[Baba]]ren txapelketan, Yamchak [[Gizon Ikusezina]]ren aurkako borrokan irabaz zezan lagundu zuen. Izan ere, Krilinek Bulmaren titiak erakutsi zizkion maisuari eta honek sudurretik izandako odol jarioari esker Gizon Ikusezina ikustea ahalbidetu zuen. Txapelketa honen ondoren Yamcha '''Dortoka maisuaren''' ikasle bihurtu zen.
 
[[DragoiArte BolaMartzialen (animea)Txapelketa#Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa|Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan]] ere parte hartu zuen, berriz ere '''Jackie Chun''' izenpean. Oraingoan azken faseko lehen borrokaldian Otso-gizonaren aurka irabazi zuen. Finalerdietan, [[Ten Shin Han]]en, Mikerroiren ikaslearen aurka etsi egin zuen borroka zelaitik kanpora salto eginez.
 
Txapelketa ostean Satan Bihotz Txikiren aurka borrokatzean hil egin zen, ''Mafuba'' teknika erabili ostean, baina huts egin zuen. Behin Gokuk deabrua garaitu zuela, Krilin eta [[Chaoz]]ekin batera berpiztua izan zen.