Frantziako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa:
[[Fitxategi:Le_Serment_du_Jeu_de_paume.jpg|eskuinera|350px|thumb|[[Jacques-Louis David]]en [[Pilotalekuko Zina]].]]
 
Hilabete bateko eztabaiden ostean, Hirugarren Estatuak ekimena hartu zuen. [[Emmanuel-Joseph Sieyès|Sieyès abadeak]] proposatuta, [[1789]]ko [[ekainaren 17]]an, [[Frantziako Estatu Orokorrak|Estatu Orokorrek]] ''[[Batzar Nazional (Frantziako Iraultza)|Nazio Biltzarra]]'' izena hartu zuten, orain [[nazio]]a bera (eta ez estamentuak) ordezkatzen baitzuen biltzarrak. Beste bi estamentuei bat egiteko gonbita luzatu zien, baina haiek gabe ere jarraitzeko asmoa agertu zuen. [[Ekainaren 19]]an, xeheen arazoez arduratuta zeuden apaizek bat egin zuten Hirugarren Estatuarekin, baita nobleziako 47 kidek ere.
 
[[Ekainaren 20]]an, erregeak biltzeko lekua itxi zien, prozesua mugatzeko asmoz. Hala ere, biltzarra aldameneko [[pilotaleku]] batean bildu zen. Hor [[Pilotalekuko Zina]] egin zuten, zeinetan Frantziak idatzitako konstituzioa izan arte biltzen jarraituko zutela hitzartu zuten.