Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
590. lerroa:
 
::Galdera horiek direla-eta, nik neuk ezetza esan behar dut. Burokratizazioa iruditzen zait, arazoak... Badago posta-zerrenda bat, badaude sareak osatzeko tresnak, elkarte horrek egingo lituzkeen baino gauza askoz gehiago uzten dizkigunak egiten, burokraziarik gabe, guk geuk.--[[Lankide:Janfri|Janfri]]; <sub> [[Lankide eztabaida:Janfri|bai esan?]]</sub> [[Irudi:Aum calligraphy.svg|20px]] 19:41, 1 Uztaila 2008 (UTC)
 
Eskerrik asko ^^ elkarte bat erkidego batean legala izanez gero, beste erkidegoetan legala da baita ere, arazoa iparralde da, egia da. Orain arte bi wikilari bakarrik daude Espainiako parte hartzeko prest, Txo eta Igalix, eta nire ustez biek hartuko luekete pozarren parte Euskal Herria Wikimedia batean. Ondoren, elkarte bat sortzeak (esperientziaz diot, nik orain dela gutxi Odontologo Berriak izeneko elkartea nola "legalizatu" duten ikusi dut eta Medikuntzako Ikasleen Elkartea legalizatzeko prozesuan nago, estatutuak idatzi, onartu, etab.)
 
Ez du burokratizaziorik ekarriko, beno, inskribatu ostean, inskribatzeak badakar, baina hortik aurrera ez du arazorik ekartzen. Hau da, elkartea inaktibo egon daiteke sine die, bat-batean (adibide bat jartzearren) Eusko Ikaskuntzak internet bultzatzeko txapelketa bat antolatu nahi duen arte. Mementu honetan adibidez ezin dira aktibitate horietarako diru-laguntzak jaso, edo ezin da Euskal Herriko wikipediaren izenean legalki ezer egin. Era honetan gainera ordezkaritza bat zehazten da (erabilgarri izan daitekeena oso noizean behin wikipedia hedatzeko egiten diren ekitaldientzat).
 
Praktikan nola funtzionatzen dute gaur egungo elkarteek, posta zerrenda edo foro bat egoten da (honakoa), bertan hitz egiten dira gauzak, urtean behin edo biltzen da batzar nagusia, karguak berretsi edo aukeratu eta ezer ez dagoen bitartean ezerrez. EHUk wikipedia bultzatu nahi duela edo antzeko zeozer? ba Zuzendaritza Batzordea kide guztiekin jartzen da harremanetan (denek ez baitute txokoa irakurtzen, batzuk azterketan egon daitezkeelako, edo oporretan, etab.) banaka eta ekitaldia antolatzen du.
 
Esperientziaz diot ez dela batere konplikatua, piska bat erregistratzearena, baina gero abantaila asko eskaintzen ditu, bereziki ahots batez hitz egin behar bada, ekitaldi bat egin, kurtsilo moduko bat eman, etab. [[Lankide:Istarí Imhotep|Istarí Imhotep]] 20:13, 1 Uztaila 2008 (UTC)