Zelula mintz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
Singer eta Nicolsonek aipatu zuten geruza jariakorra dela, eta beraz ez da estatikoa. Honako mugimendu hauek agertzen ditu<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Mintz-hartzaileen mekanismo molekularra deszifratu nahian - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/artikuluak/mintz-hartzaileen-mekanismo-molekularra-deszifratu/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2020-01-08}}</ref>:
 
* <u>Alboranzko barreiadura:</u> Fosfolipidoak alboraka mugi daitezke eta ondokoaren lekua hartu. Era berean bere burua errotatzeko ahalmena ere badute. Fosfolipidoen mugikortasuna hainbat faktoreren menpe dago:
:1- Fosfolipidoetako buztan hidrofoboetan aurkitzen den lotura bikoitzen kopurua (gantz azidoen asegabetasun maila): Lotura bikoiztek gantz azidoaren molekulan okerdurak azaltzen dituzte eta geruza ordenaturik mantentzea oztopatzen dute. Hau dela eta zenbat eta lotura bikoitz gehiago mintza jariakorragoa izango da.
:2- Kolesterolaren kontzentrazioa: Kolesterola molekula planoa izaki fosfolipidoen artean tartekatzerakoan mintz zati hori trinkotu egiten du<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Molecular Biology of the Cell - Books - NCBI|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK21054/?term=Molecular%20Biology%20of%20the%20Cell|aldizkaria=www.ncbi.nlm.nih.gov|sartze-data=2020-01-08}}</ref>. Mintza trinkotzen denean iragazkortasuna ere asko jeisten da.
:3- tenperatura: Zelularen [[homeostasia]] ahalbidetzen duten sistema ugari dauden arren, tarteka tenperatura aldaketak gerta daitezke. Tenperatura igotzen bada mintzaren jariakortasuna ere handitu egiten da. Tenperatura jeisten bada aldiz mintza solidotze prozesuan hasten da [[gel]] fasean sartzeraino.
* <u>Geruza aldaketa edo flip-flop:</u> fosfolipidoak geruza batetik bestera pasatzen direneko mugimendua da. Mintzaren forma aldatzerakoan (inbajinaziotan adibidez) gertatzen da.
 
=== Mintzeko proteinak ===