Zugarramurdiko sorginkeria prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Zinema: zehaztu
t Sarrera osatu
3. lerroa:
'''Zugarramurdiko sorginkeria prozesua''' [[1610]]. urtean [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Zugarramurdi]]n egindako [[sorgin-ehiza]] da.<ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm «Zugarramurdi, sorginen herria»], ''Berria'', 2006ko azaroaren 25a.</ref> [[Julio Caro Baroja]]ren ustez,<ref>{{es}} Julio Caro Baroja (1961): ''Las brujas y su mundo''.</ref> [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] sorginkeria ezaguna bada, prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, garai hartako [[Europa]]ko sorginkeria prozesu garrantzitsuenetakoa izan baitzen.
 
Gertakari hartan, [[Espainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]] Zugarramurdiko eta haraneko 300 inguru herritarri [[sorgin]]keria egitea egotzi zien, horietako 40 [[Logroño]]ra atxilotuta eraman zituen, eta haietatik 11 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean hil ziren, eta haien irudiak erre zituzten).<ref>[http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html «Zugarramurdiko sorgin leizea»]</ref> Espainiako Inkisizioaren ustez, [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren. Horregatik, geroago leize horiei ''[[Deabru]]aren katedrala'' deitu izan zitzaien.
 
Sorgin pertsekuzio hau, "jazarpen handia" ere deitua, [[Nafarroako sorgin ehiza (1525)|Nafarroan 1525ean hasita]] gertatutako laugarrena eta azkena izan zen. Histeria kolektiboko giro honen gehiegikeriak aztarna sakona utzi zuen herrian; bestalde, Inkisizioak aldatu egin zuen sorginkeria kasuei buruz zuen jokatzeko era, 1613an eta 1614an [[Alonso Salazar Frías]] Inkisizioko epaileak ondu eta aurkeztutako txostenari lotuz; bertan, baztertu egin zuen sorginen inguruko ordu arteko narrazioa.
Espainiako Inkisizioaren ustez [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren. Horregatik, geroago leize horiei ''[[Deabru]]aren katedrala'' deitu izan zitzaien.
 
== Hasiera ==
12. lerroa:
Gertakizun honen istorioa [[1610]]. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, [[Euskal Herria]] sorgin-ikara olde batek menperatu ohi zuen. Oraingoan sorgin-ikara olde honen gunea Nafarroako ipar-ekialdean zegoen [[Zugarramurdi]] herrian kokatu zen, gaur egungo [[Xareta]] edo [[Baztanaldea]] eskualdea.
 
[[1508|1608]]ko [[abendu]]an [[Maria Ximildegi]] [[Lapurdi]]ko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren, aipatu zuen bere [[Ziburu]]ko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren [[hondartza]]ko batzarretara [[deabru]]a joan eta bertan ongi pasatzen zutela aipatu omen zuen.
 
Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: [[Lapurdi]]ko [[Ziburu]] udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] ospatutako hainbat [[akelarre]]tan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Zenbait ikerlariren arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakaria piztu zuen txinparta [[Urdazubi]]ko monasterioko Frai Leon Aranibarrek Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren agindupeko lurraldeak [[Nafarroa Garaia]], [[Bizkaia]], [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] baitziren.
40. lerroa:
 
== Zigortuen zerrenda ==
Zugarramurdiko ustezko [[akelarre]]an zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana Barrenetxea eta bere senarra zen Migel Goiburu, biak akelarrearen errege-erreginerregina gisa salatuak; Joanes Etxalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea; Maria Txipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes Goiburu txistularia zen eta Juan Sansin danborraria.