Cell: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
103. lerroa:
== Cell Jr. ==
 
'''Cell Juniorrak''' (jatorrizko [[japoniera]]z セルジュニア edo ''Seru Junia <sup>[[Laguntza:Japoniera|?]]</sup>'', berez [[ingeles]]ezko ''Cell Junior'' da japonierazko ahoskera mugatuan), '''Cellen''' forma perfektutik jaiotako umekiak dira. [[Dragoi Bola (animea)|Animean]] 7 jaio ziren, nahiz eta [[Gohan]]ek 8 hiltzen dituela ikusi, bat bitan banatzen baitu. '''Cellen''' teknika berdinak dituzte eta ia '''Cellek''' beste indar dute.
 
'''Cellen''' bertsio txiki urdinak dira eta ez dute buztanik energia xurgatzeko, ez baitute behar. Barregarriak eta inuzenteak dirudite, baina ez dira gutxietsi behar. [[Vegeta]] eta [[Trunks]]en antzeko indarra dute. '''Cellek''' esan zuen moduan "Vegetak eta Trunksek bakarrik egin ahal izango diete aurre", [[Son Goku]] oso ahul baitzegoen iada. Son Gohan [[Super Saiya]] 2 bilakatzen den arte, Vegeta eta Trunksez gain, [[Satan Txiki]] bakarrik izango da gai aurre egiteko. Lurtarrak ([[Ten Shin Han]], [[Yamcha]] eta [[Krilin]]) oso erraz garaitu zituzten, hauek gainera Son Gokuri lagundu behar izan zioten. Nahi izan bazuten '''Cell Juniorrek''' berehala akabatuko zituzten lurtarrak (Krilin batez ere, berau baita ahulena) baina jolasean bakarik ari zirenez, bizirik utzi zituzten. Azkenean Gohanek akabatu zituen munstrokume guztiak.