EAJ–EA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
13. lerroa:
 
== Historia ==
1986an EAJren zatiketa gertatu zen, eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak EA alderdia sortu zuen. 1991n bi alderdiek gobernu-ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarako, baitabaina Ardanza lehendakariak EA gobernutik bota zuen [[Ezker abertzalea|ezker abertzalearengana]] hurbiltzea egotzita. 1994 eta 1998an bi alderdiek berriz ere gobernua partekatu zuten, baina [[1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|1998ko hauteskundeetan]] biek eserlekuak galdu zituzten [[Euskadiko Alderdi Popularra|PPren]], [[Euskal Herritarrok|EHren]] eta [[PSE-EE|PSEren]] mesedetan.
 
Egoera horretan, 1999ko martxoaren 13an EAJ eta EAk 1999ko udal eta foru hauteskundeetara, tartean [[1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak|Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara]], zerrenda bateratuak aurkezteko akordioa sinatu zuten [[Bilbo|Bilboko]] [[Carlton hotela|Carlton hotelean]]. [[Xabier Arzalluz]] EAJren EBBko lehendakariak eta [[Carlos Garaikoetxea]] EAko lehendakariak lau urtetarako lankidetza-ituna sinatu zuten, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] "mapa politikoa aldatzeko" helburuarekin, bake prozesuan sakontzeko asmoz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=PNV y EA sellan un pacto electoral para frenar al PP en el País Vasco|hizkuntza=es|data=1999-03-14|url=https://elpais.com/diario/1999/03/14/espana/921366001_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-05-01}}</ref> 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetane ere bi alderdiak hautagaitza berean aurkeztu ziren, "[[Koalizio Nazionalista - Herrien Europa]]" koalizioan, [[Kataluniako Ezker Errepublikanoa|ERC]] eta [[Unió Mallorquina]] alderdiekin batera.