Iratxo Dortoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
30. lerroa:
* [[Mutaito]] (irakaslea)
* [[Son Gohan (aitona)|Son Gohan]] (ikaslea)
* [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Idi Deabru|Idi Deabru]] (ikaslea)
* [[Son Goku]] (ikaslea)
* [[Krilin]] (ikaslea)
52. lerroa:
== Historia ==
{{Argumentua}}
'''Iratxo Dortoka''' 430. urtean jaio zen. 18 urte zituela [[Mutaito]] maisu ospetsuaren eskolan sartzeko zortea izan zuen. Bertan [[Mikerroi]]ren ikaskidea izango zen, geroago etsai bilakatuko zirelarik. Gaztaroan bere maisu Mutaitori lagundu zion [[Satan Bihotz Txiki (aita)|Satan Bihotz Txiki]]ren aurkako gudan, maisua hil zen egunean bere ondoan zegoen. Geroago [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Karin|Karin]] maisuarekin 3 urtez entrenatu zen dorre gailurrean. Urte askoren ondoren eta behin munduko arte martzialen maisu handiena bilakatu zela, [[Son Gohan (aitona)|Son Gohan]] eta [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Idi Deabru|Idi Deabru]] entrenatu zituen.
 
[[Son Goku]] itsas dortokari laguntzean agertu zen lehen aldiz '''Dortoka maisua'''. Eskerrak emateko [[Kinton laino]]a oparitu zion Gokuri. Aldi berean, [[Bulma]]ri 4 izarreko ''Dragoi Bola'' oparitu zion, baina oraingoan honi kuleroak erakustearen truke eman zion. Bulmak bola eskuratzeko ez zuen eragozpenik jarri, baina berak ez zekien goizean Gokuk kuleroak kendu zizkiola.
58. lerroa:
Gutxira Son Goku eta '''Iratxo Dortoka''' berriz ere aurkitu ziren, Son Goku [[Dragoi Bola (animea)#Dragoi Bolen lehen bilaketa|''Dragoi Bolen'' lehen bilaketan]] Idi Deabruri Frypan mendiko sua itzaltzen langutzeko maisuari [[Palmorrizko abaniku]]a eskatzera joan baitzen. Hala ere honek haizemailea aspaldi bota zuen, eta bera joan zen Frypan mendiko sua itzaltzera, baldintza batekin: Bulmari titiak pixka bat ukitzearen truke (Son Goku bere ezjakintasunean onartu egin zuen). Behin Frypan mendiaren magalean zeudela maisuak jarritako baldintza beteko zela ziurtatu zuen. '''Muten Ro maisuak''' ''Kame Hame Ha'' erabiliz sua itzali zuen, baita mendia eta bertan zegoen gaztelua desagertarazi ere. Baldintza betetzeko garaia zen, orduan [[Oolong]]ek Bulmaren itxura hartu zuen, eta honek titiak ikutzea ez ezik ''Pafu-Pafu'' (aurpegia titi artean jartzea) egitea ere eskaini zion (nola ez, eskaintza onartua izan zen). Pasarte honetan '''Dortoka maisua''' Goku Son Gohanen iloba zela konturatu zen, eta berarekin entrenatzera joan zedin eskatu zion.
 
''Dragoi Bolak'' bilatu ostean Son Goku maisuarekin entrenatzera joan zen. Honetaz gain beste mutil bat joan zen maisuarekin entrenatzeko asmoz, [[Krilin]]. Hala ere bi gazteak onartzeko beste baldintza bat jarri zuen: neska lerden bat ekarri beharko zioten. Orduan biak neska bila joan ziren eta [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Lunch|Lunch]] eraman zuten, izaeraz eta itxuraz aldatzen zuen neska. Bi gazteak ikasle bezala onartu zituen, eta hilabetetan zehar entrenatu zituen. Entrenamendua egiteko berak bezala 20 eta 40 kiloko dortoka oskola eramanarazi zien.
 
Hilabetetako entrenamenduaren ostean bi ikasleak [[Dragoi Bola (animea)#Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketa|Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketara]] eraman zituen bien pozerako. '''Iratxo Dortokak''' ere mozorrotuta parte hartu zuen, '''Jackie Chun''' izenarekin. Txapelketako azken fasean, lehenengo [[Yamcha]] eta gero Krilin arazorik gabe garaitu zituen, finalera helduz. Finalean Gokuren aurka irabazteko arazoak izan zituen hau gorila erraldoi bihurtu zenean. Maisuak ilargia ''Kame Hame Ha'' erabiliz desgertarazi beste erremediorik ez zuen izan. Azkenean '''Jackiek''' irabazi zuen, irabazitako diru-sari guztia Gokuri afaltzera gonbidatzen xautuz.