Bulma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa:
[[Satan Bihotz Txiki (aita)|Satan Bihotz Txiki]]ren etorrerarekin '''Bulmaren''' agerpenak indar gutxiago izan zuten. Hemendik aurrera indar bortitza ideien gainetik egongo ziren, hala ere bere asmakariak oso baliotsuak izaten jarraitu zuten. '''Bulmaren''' laguntza ezinbestekoa izan zen [[Namek]]era bidaia egiteko, bera baitzen espazio-ontzi bat gidatzeko gai zen bakarra. [[Vegeta]] ezagutu ondoren, berarekin ezkondu zen, [[Trunks]] izeneko seme bat edukiz. [[Ziborrak|Ziborren]] etorreraren ondorioz, hauek itzaltzeko urruneko-kontrol bat eraiki zuen, nahiz eta gero ez zen erabili. [[Cell]]en jokorako [[Zibor 16]] konpondu zuen, baita bere barnean zuen lehergailua kendu ere. Gainera, espazioko gerlarien armadurak egiteko material berezi bat asmatu zuen. Geroago, [[Son Gohan]]entzat ''Saiya Handiaren'' mozorro berezi bat eraiki zuen. Honen bitartez eguneroko arropa normala eta mozorroa berehala alda zitzakeen.
 
Trunksetaz aparte '''Bulmak''' eta Vegetak beste alaba bat izan zuten, [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Bra|Bra]] izenekoa.
 
'''Bulmaren''' azken partehartze nagusia [[Ume#Eraldaketak|Vegeta Ume]]ren kontrolpean zegoenean egin zuen. Honentzat [[energia]] biltzeko makina bat egin zuen, horrela Saiyen Printzea Super Ohzaru bihurtu zen.