Áo dài: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t komaren bat, baitzuen hitzari "t" jarri...
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
''Áo dài'' jantziaren lehen bertsioak [[1700eko hamarkada|1700ko hamarkadakoak dira]]. Garai hartan, Vietnam bitan banatua zegoen, Trinh dinastia iparraldean, non soinekoak [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] jantzi inperialetatik kopiatuta zeuden, eta [[Nguyễn_Huệ|Nguyễn]] hegoaldean. [[1744|1744.]] urtean, Nguyễn Phúc Khoátek jantzi nazionalaren forma erabaki zuen iparraldearekiko bereiztasuna sendotzeko, baina [[Ming dinastia|Ming]] estilotik abiatuta. Jantziaren bertsio bat zegoen gizonentzat eta beste bertsio bat emakumezkoentzat. Prakak janztea derrigorrezkoa zen gizon zein emakumezkoentzat. Gaur egun gizonezkoen bertsioa oso une bakanetan erabiltzen da, esaterako ezkontzetan (baina ez zeremonia osoan) edo hiletetan.
 
Jantzi honek [[1930]] arte iraun zuen; urte hartan [[Hanoi]]<nowiki/>ko Cát Tuòng, idazle eta moda diseinatzaile vietnamiendarrak (Frantzian, Monsieur Le Mur izenarekin ezaguna),<ref>{{en}}Ellis, Claire (1996). "Ao Dai: The National Costume". Things Asian aldizkarian argitaratura eta [https://web.archive.org/web/20080705105011/http://www.thingsasian.com/stories-photos/1083 Internet Archivesen berreskuratua, 2008ko abuztuaren 2an].</ref>. eredua aldatu egin zuen, sinplifikatuz: behealdea luzatu zuen, gorputzaren kurbetara hurbilduz, atalen kopurua bostetik bira murriztu zuen, ixteko [[Botoi|botoiak]] alboan jarri -aurrean ziren lehenago- eta lepoaren forma ere aldatu zuen. Eredu honek eskandalua eragin zuen kontserbadoreen artean, lizuntzat jotzen baitzuten. Hala ere, arrakasta handia lortu zuen, eta laster bihurtu zen forma estandar.
 
Iparraldean, [[1954|1954ko]] independentziaren biharamunean, Alderdi Komunistaren eraginpean, áo dài jantzia baztertua izan zen lanerako egokia ez zelako eta soineko garestiegia zelako. Hegoaldean, ostera, haren ospea handitu egin zen, batez ere, [http://Madame%20Nhu Madame Nhu] herrialdeko lehen andrearen eraginpean. Laster burgesiak imitatu zuen eta batxilergoko neskentzako derrigorrezko uniforme ere bihurtu zen. [[1960]]an, Dung izeneko jostun saigondarrak teknika berri bat sartu zuen, raglan izenekoa, Ao Dai egiteko garaian zegoen arazorik zailena konpontzeko: zimurrak axalaren azpian. Teknika horri esker, oihala gorputzetik oso gertu eusten da, axaletik gerriraino, itxura perfektuagoa emanez.<ref>{{en}}Vietnamese long dress or ''Ao Dai'' [https://vnembassy-thehague.mofa.gov.vn/en-us/About%20Vietnam/General%20Information/Culture/Pages/VIETNAMESE-LONG-DRESS-OR-%E2%80%9CAO-DAI%E2%80%9D-.aspx Vietnamgo errepublika sozialistak Holandako erreinuan duen enbaxadaren webgunean kultura atala] Kontsulta data 2020-01-07</ref>.
 
[[1975|1975ean]], [[Vietnamgo Gerra|Vietnamgo lurralde osoa elkartu]] ondoren, oso gutxitan ikusten zen, gainbeheraren sinbolo bihurtua zelako ordurako.