Herriaren Alde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
info eta erref gehitu
tNo edit summary
16. lerroa:
'''Herriaren Alde''', '''HA''', [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] alderdi politiko [[abertzaletasun|abertzale]] eta ezkertiar bat izan zen. [[1994]]an sortu zen [[Patxa]] eta [[Oldartzen]] taldeen hurbiltzearen ondorioz. Nazio arloko borrokari, gizarte arlokoa gehitzearen beharra azpimarratu zuen.
 
== Historia ==
Taldea sortu zelarik, [[Asterix|Asterixen]] komikietan oinarritua den [[Baiona Ttipia|Baiona Ttipiko]] [[Patxa plaza|Patxa plazako]] margolan famatua margotu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bayonne : les murs de la « place Patxa » gardent la parole|hizkuntza=fr-FR|url=https://www.sudouest.fr/2013/08/30/les-murs-gardent-la-parole-1154179-4018.php|aldizkaria=SudOuest.fr|sartze-data=2020-01-07}}</ref>. Bertan espainiar eta frantziar poliziak ageri dira, lupa batez handitua den Euskal Herriari begira. Margolana gaur egun oraino ikusten ahal da.
 
[[Herri Batasuna]]rekin, [[Ezkerreko Mugimendu Abertzalea|EMArekin]] eta [[Euskal Batasuna]]rekin akordio bat sinatu zuen [[1994]]an.
 
[[1995]] urte bukaeran [[GAL]] erakundea lagundu zuten Frantses polizia batzuen izen-deiturak agertarazten zituen afitxa bat atera zuen<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Jakes Bortairu, Oroit eta Sala taldeko kidea: “GALen ekintzek lagundu dute Frantziak errefuxiatuei begira izandako jarrera aldaketa” {{!}}|hizkuntza=eu|url=https://iparraldekohitza.eus/2013/10/14/jakes-bortairu-oroit-eta-sala-taldeko-kidea-galen-ekintzek-lagundu-dute-frantziak-errefuxiatuei-begira-izandako-jarrera-aldaketa/|sartze-data=2020-01-07}}</ref>. Honen ondorioz, izendatutako polizietarik batzuek, [[Joël Cathala]], [[Michel Helie]] eta [[Alain Etxeto]] poliziek, salaketa jarri zuten alderdiaren kontra, difamazioa egiten zutela erranez<ref name=":0" /><ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Joël Cathala: «Des innocents ont été tués par le GAL»|hizkuntza=fr|data=1996-02-24|url=https://www.humanite.fr/node/125230|aldizkaria=L'Humanité|sartze-data=2020-01-07}}</ref>. [[Enbata (aldizkaria)|''Enbata'']] eta [[Ekaitza (aldizkaria)|''Ekaitza'']] hedabideetako zuzendariak eta Herriaren Aldeko kide bat epaituak izan ziren horren kari [[1996|1996ko]] otsailean<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Deux journaux basques en procès avec trois policiersIls se plaignent d'articles les associant au GAL.|hizkuntza=fr|data=1996-02-23|url=https://www.liberation.fr/france-archive/1996/02/23/deux-journaux-basques-en-proces-avec-trois-policiersils-se-plaignent-d-articles-les-associant-au-gal_162037|aldizkaria=Libération.fr|sartze-data=2020-01-07}}</ref>. ''Ekaitza'' zuritua izan zen prozedura akats batengatik baina ''Enbatako'' [[Jakes Abeberri]] eta Herriaren Aldeko [[Jakes Bortairu]] isuna ordaintzera zigortuak izan ziren<ref name=":0" />. Cathala poliziaburuari 590.000 [[Frantziar libera|libera]] ordaintzera kondenatua izan zen Bortairu eta ''Enbatak'' 210.000 libera ordaindu zuen<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=Asurmendi|izenburua=ESTATU ARRAZOIA VERSUS DEMOKRAZIA: OROIT ETA SALA|hizkuntza=eu|data=2000-02-06|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/1748/estatu-arrazoia-versus-demokrazia-oroit-eta-sala|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-01-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=«Comment? J'aurais vendu des informations au GAL?». Devant le tribunal, le commissaire Joël Cathala poursuivait hier en diffamation l'AFP et InfoMatin.|hizkuntza=fr|data=1996-05-10|url=https://www.liberation.fr/france-archive/1996/05/10/comment-j-aurais-vendu-des-informations-au-gal-devant-le-tribunal-le-commissaire-joel-cathala-poursu_172087|aldizkaria=Libération.fr|sartze-data=2020-01-07}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==