Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Oroimena: info gehitu
31. lerroa:
 
[[1995]]eko udaberrian, Alacanteko Polizia Judizialeko goi karguak, GAL erakundeari egozten zitzaizkion pertsonen desagerpenen kasuei erreparatuta eta kareaz egiten zuten erabilera antzekoaz konturatuta, Busot herrian atzemandako gorpuak Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela susmatu zuen. Gorpuzkinei autopsia eta ADN probak egin ostean, hipotesia baieztatu egin zen. Hamahiru urteren ostean, Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituzten.
 
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
1995eko [[ekainaren 21]]ean, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportuan]] lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hondarribiako aireportua (1995eko ekaina)|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=FizdpKbwqZE|sartze-data=2019-10-15}}</ref> Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. [[Ertzaintza]]k gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=La Ertzaintza carga contra los familiares de Lasa y Zabala cuando intentaban hacerse cargo de los féretros|hizkuntza=es|data=1995-06-22|url=https://elpais.com/diario/1995/06/22/espana/803772019_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-10-15}}</ref>
 
40. lerroa:
 
== Oroimena ==
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
[[1998|1998an]], [[Oroit eta Sala]] taldeak [[Baiona Ttipia|Baiona Ttipiko]] [[Patxa plaza|Patxa plazan]] Lasa eta Zabalaren zein [[Iparretarrak]] erakundeko [[Jean-Louis Larre|Jean Louis Larre "Popo"ren]] oroimenezko margoketa egin zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bayonne : les murs de la « place Patxa » gardent la parole|hizkuntza=fr-FR|url=https://www.sudouest.fr/2013/08/30/les-murs-gardent-la-parole-1154179-4018.php|aldizkaria=SudOuest.fr|sartze-data=2020-01-07}}</ref>. Margolan hau oraino ikusten ahal da.