«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

37 bytes added ,  Duela 2 hilabete
ez dago edizio laburpenik
Georgia bi arro oso desberdinetan banatzen du Suram goi-ordekak (900 m). Mendebaldeko Georgia emankorra da eta jende asko bizi da bertan; bertan dira Itsaso Beltza eta Rioni ibaia; klima hezea eta beroa da hangoa. Ekialdeko Georgia barnealdekoa da; eremu zabal menditsua da, eta [[klima kontinental]]a du, lehorragoa; landareak estepakoak dira.
 
<gallery mode="packed">
Svaneti,_georgia.jpg|[[Svaneti]] eskualdea
Black_Sea_coast_of_Georgia_(country),_with_skyline_of_Batumi_on_the_horizon.jpg|[[Itsaso Beltza]]ren ertza
 
[[Fitxategi:Russian_Military_Bases_in_Abkhazia_(2011-2016_Data).svg|thumb|rigth|280px|Errusiar base militarrak Abkhazian (2016)]]
[[2004]]an, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (bozen % 96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tblisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakaxvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi eta [[Europar Batasuna|Europar Batasunera]] hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak. [[2008]]an, Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abkhaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen eta [[Tskhinvali]] bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
 
=== Biztanleria ===
2014an Georgiak 3.713.804 biztanle zituen, 53,5 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin<ref name="census"/>. Biztanleen 53,6 bizi da hiriguneetan<ref name="cia">[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/gg.html CIA - World Factbook: Georgia], cia.gov</ref>. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 17,9, 15-24 urte bitartekoak % 12,6, 25-54 urte bitartekoak % 40,9, 55-64 urte bitartekoak % 12,8, eta 65 urtetik gorakoak % 15,8<ref name="cia"/>. Bizi itxaropena 76,2 urtekoa da, 72,1 urtekoa gizonezkoena eta 80,6 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)<ref name="cia"/>.
 
Familiak oraindik handiak dira (4,7 kide batez beste), [[usadio|tradizio]] eta balio [[patriarkatu|patriarkalak]] gordetzen dira (abegitsuak izatea, ohorearen zentzua, emakumeen bertutea, zaharrei zor zaien errespetua), ezkontza mistoak oso gutxi dira horiek guztiak arkaismoaren eta modernotasunaren nahasketaren ondorio dira, kaukasiar gizarteen bereizgarria.
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Qartvelebi poloneti.jpg|thumb|250px|Georgiar gaztea, [[txokha]] jantzita.]]
Georgiarrak dira errepublikako biztanle gehienak (% 86,8 2014an). Gainerakoen banaketa hau da: % 6,3 [[azerbaijandar]]rak, % 4,5 [[armeniar]]rak, eta % 2,3 gainerakoak (errusiarrak, osetiarrak, [[abkhazia]]rrak, [[yazidi]]ak, ukrainarrak...)<ref name="cia"/>. [[Migrazio|Emigrazioa]] ez da handia izan, sobietar aroaren amaiera arte behintzat. Georgiar nazioaren batasuna bertako berezitasunak (kulturalak nahiz hizkuntzazkoak) ezabatu gabe egin da; berezitasun horiek antzinako erreinu eta printzerrietan oinarritzen dira, eta oraindik ere badute eraginik bizitza politikoan. Horrela, georgiar talde desberdin asko dago, eta berez georgiar direnak errepublikaren erdialdean bizi dira. Hala, badira, besteren artean, [[turkiera]]z mintzatzen diren georgiarrak, erlijioz musulmanak (meshkhetak), [[Iosif Stalin|Stalinek]] 1943-1944 urteetan Erdialdeko Asiara deportatu zituenak; haien itzultzeko eskubidea arazo bat da gaur georgiar biztanle eta agintarientzat.
 
Gainerako talde etniko edo nazioei dagokienez, batzuk aspalditik bizi dira lurralde horretan. Hala, abkhaziar herria, paleokauskasiarra, [[Erdi Aroa]]n erreinu indartsua izandakoa, biztanle guztien %2 baino ez da gaur egun (bere lurraldean ere gutxiengoa da, % 17), sobietar aroaren aurreko errusiar konkistaren eta kolonizazioaren bortizkeriaren ondorioz, ikaragarriak izan baitziren orduan abkhaziarrek pairatu zituzten txikizioak eta deportazioak. Osetiarrak biztanle guztien % 3,2 dira, baina [[Hego Osetia]]n %70 dira. Gehienbat kristau ortodoxoak dira, eta [[hizkuntza indoeuropar]]ra erabiltzen dute. Hego Osetiak [[Ipar Osetia]]rekin elkartu nahiak (Ipar Osetia Errusiar Federazioaren baitan dago), oso gatazka gogorrak eragin ditu Georgian [[1991]]z gero. Armeniarrak dira oraindik Georgiako gutxiengo nagusietako bat (% 4,5). Oso aspalditik bizi dira hiriburuan eta kostaldeko hirietan, eta batez ere, Armeniako mugako lurraldeetan (hango biztanleen % 70-90 dira). Azerbaijandarrak ere (% 6,3) hegoaldean bizi dira gehienbat, eta errusiarrak , militarrak izanik asko, oso banatuak daude. [[Judu]] gehienak [[Israel]]era joan dira. Georgiar biztanleen proportzioa, oro har, handitu egin da mendearen hasieraz geroztik, eta aldi berean murriztu egin da gutxiengoena, nahiz eta gutxiengoen emakortasun tasa handiagoa den.
 
=== Hizkuntzak ===
 
== Ekonomia ==
Herri menditsua den arren, Georgiak abantaila handiak ditu, nekazaritza, industria, turismoa eta merkataritza aldi berean gara daitezen. [[Sobietar Batasuna]]ren garaian, oso izen ona zuen gainerako errepubliken artean, beren Mediterraneoko fruituak eta barazkiak saltzera joaten zirenean Moskuko [[kolkhoz]] tristeetara. Bizi mailaren adierazleak Sobietar Batasuneko garaienak ziren. Gaur egun, ordea, Sobietar Batasuna erori zenez gero, krisiak gogorren jo duen herrialdeetako bat da. Ekonomiaren sektore nagusi guztiak nekazaritza espezializatua, elikagai industria, garraioak (kamioiak), aeronautika militarra, [[mea]] eraldaketa, turismoa geratu ziren kaltetuak, orduko trukeak hautsi izanaren, errusiar-sobietar merkatuaren galeraren, energia baliabideen eta lehengaien hornikuntzaren gorabeheren, sistema komunistaren erortzearen eta Georgiako barneko krisi politiko eta etnikoen ondorioz..
 
[[Fitxategi:TBC_BANK.jpg|thumb|280px|TBC bankua, [[Tbilisi]]]]
392

edits