Antonio Basagoiti Pastor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Madril]]en jaio zen 1969an, eta han bizi izan zen unibertsitatean hasi arte, nahiz eta [[Getxo]]n zazpi urte bizi (zazpi urte zituen arte). Izan ere, enpresaburu eta bankari gisa nabarmendutako [[Bizkaia|Bizkaiko]] familia batekoa da. Hartara, Antonio Basagoitiren aita, [[Antonio Basagoiti García-Tuñón]], [[Banesto]] banketxeko lehendakaripresidentea da 2010az geroztik; eta [[herenaitona]], [[Antonio Basagoiti Arteta]], [[Iberdrola]] argindar konpainiaren eta 1900 urtean [[Banco Hispano]] banketxearen (egun [[Banco Santander]]ren txertatua) sortzaileetariko bat izan zen.<ref name=Torner2013-05-08>Jon TORNER ZABALA: [http://www.argia.com/albistea/antonio-basagoiti-politikatik-santander-mexiko-bankura «Antonio Basagoiti, politikatik Santander Mexiko bankura»], ''Argia'', 2013-05-08.</ref>
 
Gaztetan, [[Deustuko Unibertsitatea]]n Zuzenbidean lizentziatu zen. 1995ean, Alderdi Popularreko kide egin zen, eta urte horretan bertan zinegotzi izan zen Bilboko Udalean. Denboraldi labur batez, 1998ko urritik 1999ko martxora, Espainiako Gaztediaren Institutuko zuzendari nagusia izan zen. Azken urte horretan, Bilboko Udalera itzulirik, bera izan zen Alderdi Popularraren hautagaia Bilboko alkatetzarako. 2004an, Bizkaiko Alderdi Popularreko lehendakari izendatu zuten. 2008 arte, Bilboko Udaletxeko PPko bozeramaile izan zen.