Aire-arrasto kimikoen konspirazio-teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Contrail.fourengined.arp.jpg|thumb|245x245px|[[Airbus A340]] [[Hegazkin|hegazkina]] [[Ur|ur kondentsazio]] arrastoa uzten zeruan. Teoriaren babesleen arabera, gai kaltegarrien askapena egiten egongo litzateke. ]]
'''Aire-arrasto kimikoen konspirazio-teoria''' ([[Ingeles|ingelesezko]] '''''chemtrails''''' izenaz ezagunagoa) [[Hegazkin|hegazkinek]] uzten dituzten aireko arrastoak, [[Kondentsazio|kondentsazioak]] sorturikoak izan beharrean, gai kimikoek osaturikoak direla adierazten duen teoria bat da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Qué son en realidad los chemtrails y llega la Semana del cerebro|hizkuntza=es|url=https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/la-mecanica-del-caracol/detalle/6264923/que-son-realidad-chemtrails-llega-semana-cerebro/|aldizkaria=Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2020-01-03}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=La conspiración de las “quimioestelas” {{!}} Marcianitos Verdes|hizkuntza=es-ES|url=http://marcianitosverdes.haaan.com/2013/03/la-conspiracin-de-las-quimioestelas/|sartze-data=2020-01-03}}</ref> Teoria hau ez da onartua izan [[Zientzialari|zientzialarien]] aldetik, alabaina, jendartean indar handia izan duen eta oraindik ere duen teoria da. Teoriaren babesleen arabera, fenomeno honen helburua biztanleria kaltetzea da, izan [[Eritasun|gaixotasunak]] sortzen gizakiengan edo izan [[Uzta|uztak]] edo lurren emankortasuna urritzen.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=USATODAY.com - Conspiracy theories find menace in contrails|url=https://usatoday30.usatoday.com/weather/science/2001-03-07-contrails.htm|aldizkaria=usatoday30.usatoday.com|sartze-data=2020-01-03}}</ref> Teoriak dio kalte horien sorkuntzaren berri gutxi batzuek baino ez dutela, goi agintariek edo maila altuko erakundeek adibidez, eta hortaz, aire-arrasto hauek aitortu ez eta sekretupean gordetzen diren helburuetarako baliatzen direla. Erakunde eta zientzialariek irmoki babestu dute halako arrastoak [[Pestizida|fumigaziorako]], [[Lainoen ereitea|lainoen ereiterako]] eta [[Aire erakustaldi|aire erakustaldietarako]] baino ez direla baliatzen.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Aldo|abizena=Mas|izenburua=El negocio conspirativo de los cazaquímicos contra las 'chemtrails'|hizkuntza=es|url=https://www.eldiario.es/economia/negocio-conspirativo-caza-quimicos-chemtrails_0_847966167.html|aldizkaria=eldiario.es|sartze-data=2020-01-03}}</ref>
 
Ingelesezko "''chemtrail''" terminoa hizkuntza bereko "''chemical trail''" esamoldetik dator, zeinaren itzulpen zehatza ''arrasto kimikoa'' izango litzatekeen. Esamoldea lehen aldiz William Thomas kazetariak erabili zuen 1999an, nahiz eta fenomenoaren lehen deskribapena Richard Finkek egin bi urte lehenago. Haatik, teoria honen zenbait babeslek fenomenoa urte batzuk lehenago hasi zela diote.
27. lerroa:
== Aurkako argudioak ==
 
*[[Fitxategi:CirrusField-color.jpg|thumb|Kondentsazio arrastoak [[zirru]] motako lainoekin nahas daitezke.]][[Fitxategi:Contrail 1921.jpg|thumb|Aire-arrasto iraunkorrei buruzko lehen idatzia, ingelesez.]][[Fitxategi:II World War contrails.jpg|thumb|Bigarren Mundu Gerran sorturiko ortziko arrastoak.]]'''Zirruekin nahastea''': teoria honen hainbat aurkariren arabera, atzeman diren aire-arrasto gehienak [[zirru]] motako hodeiak dira. Gainera, atzemandako arrasto gehienak altuera oso altukoak direla baieztatzen dute kritiko hauek eta ez, teoriaren babesleek dioten moduan, garaiera baxukoak.<ref name=":1" />
*'''Konspirazioaren handitasuna''': kritiko ugariren arabera, halako operazio erraldoi bat martxan jartzeko norbanako ugariren partaidetza behar da. Gainera, aire-arrasto asko hegazkin zibilek sortuak dira eta honek, are zailago egiten du operazioa sekretupean mantentzea. Alabaina, teoriaren zenbait babeslek argudio hau indargabetzeko pilotua konturatu gabe erregaian beharrezko substantziak gehitzen direla adierazten dute. [[Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armada|Estatu Batuetako Aire Indarrek]] adierazi dute beraien hegazkinen artean fumigazioa egiteko baimenduak 910 unitatekoak direla, zeinetan [[C-130 Herkules]] hegazkinak dauden.<ref name=":1" />
*'''Iraunkortasuna''': teoriaren aurkariek ukatu egiten dute kondentsazio arrastoen iraupen baxua garaiera handietan eta horretarako, [[Munduko Meteorologia Erakundea|Munduko Meteorologia Erakundeak]] 1975ean egin zuen adierazpena hartzen dute oinarri, zeinak hurrena dioen:<ref>{{Cite web|url=http://www.divulgameteo.es/fotos/meteoroteca/Manual-nubes-meteoros-OMM.pdf|izenburua=Manual de observación de nubes y otros meteoros|sartze-data=2020-01-03|egunkaria=Munduko Meteorologia Elkartea|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=PDF}}</ref>
{{Esaera2|[...] Sarritan iraupen motza dute, baina zehazki zirru edo zirrostratuak ageri direnean, zenbait ordu iraun ditzakete. Arrasto iraunkorrak progresiboki sakabanatzen dira [...] batzuetan ezinezkoa da arrasto zaharrak eta laino hauek bereiztea.|[[Munduko Meteorologia Erakundea]]|}}
 
* '''90ko hamarkada aurretik fenomenoa egon izana''': kondentsazio bidez sorturiko aire-arrastoen lehen erregistroa 1918koa da. Deskribapen hura [[Ward S. Wells]] kapitainak egin zuen [[Meuse-Argonneko erasoaldia|Meuse-Argonneko erasoaldian]], [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran]]. Bestalde, kondentsazio arrasto iraunkor bati buruzko lehen txostena 1921ekoa da eta ''Monthly Weather Review'' aldizkarian agertu zen. Gainera, [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran]] mota honetako arrastoei hainbat argazki atera zitzaizkien, Estatu Batuetako Aire Indarrak 1953rako halakoen izatea egiaztaturik zuen eta 1975eko [[Hodeien Atlasa|Hodeien Atlasean]] aipatzen dira.
*'''Arrasto kimikoen agerpen eta desagerpenak''': [[Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionala|Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalaren]] arabera, arrasto ez-jarraituak hegazkina hezetasun eta tenperatura desberdineko atmosferako guneetatik igarotzen delako sortzen dira:
{{Esaera2|Noizean behin erreakziozko hegazkin bat, bereziki igoeran edo jaitsieran badago, atmosferako geruza askoz lehor eta hezeago batetik igaroko da eta horrek ikusitako arrasto hautsiaren patroia sor dezake, zeina banaturik ageri den era jarraituan agertu beharrean.|[[Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionala]]}}
 
* '''Koloratzeen izatea''': zirruetan, bereziki [[Zirrostratu|zirrostratuetan]], [[Irisazio|irisazioak]] sortzea ohikoa da. Munduko Meteorologia Erakundeak haren 1975eko Hodeien Atlasean kondentsazio arrastoak kolore berezizko irisazioak sortzeko gai zirela aipatzen zuen jadanik.
* '''Zeruko trafikoa''': zeruan trafikoa gero eta ugariagoa da. Honek emango liguke kondentsazio arrastoen bat-bateko areagotzearen zergatia. Teoria honen aurkarien arabera, zeruan sortzen diren marrazkiak (gurutzatzen diren arrastoak edo paraleloak, besteak beste) hegazkinek jarraitzen dituzten bide zehatzek eraginak dira.
* '''Fumigazioaren aldeko frogen gabezia''': teoriaren aurkariek ez dituzte frogatzat hartzen teoriaren aldekoek aurkeztutako arrastoei buruzko analisiak. Kritikoek lainoak aztertu beharrean lurra aztertzen dela txarresten dute eta aurkeztutako analisietan agertzen diren substantziak ohikoak direla eta beraz, ez direla arriskutsuak biztanleriarentzat.<ref name=":1" />
 
== Erreferentziak ==