Sodankylä: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
50. lerroa:
* '''[[Urho Kekkonen Parke Nazionala]]''' eta '''[[Sompioko Natura Erreserba Hertsia]]''': Urho Kekkonen Inari, Savukoski eta Sodankylä udalerrien artean dagoen parke nazionala da, herrialdeko babestutako bigarren eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du<ref name=Bibliografia5>[https://www.luontoon.fi/urhokekkosenkansallispuisto "Urho Kekkosen kansallispuisto"]. ''Luontoon''. 2019.12.25</ref>. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, Ozeano Artikora eta [[Botniako golkoa|Botniako Golkora]] doazen Lappiko ibai gehienak sortzen dira bertan. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da; arrantza zenbait ibaitan onartua dagoen arren, ehiza guztiz debekatua dago. Gainera, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbideak daude, berrehun baino gehiago. Sodankylären eta bizilagunen ekonomiaren pisuzko osagarri bihurtu da azken urteotan; 2018an, esate baterako, 340.500 bisitari joan zen parke nazionalera<ref>[http://www.metsa.fi/kansallispuistoittain "Käyntimäärät kansallispuistoittain 2018"]. ''Metsähallitus''. 2019.12.25</ref>. Bestetik, Urho Kekkonenen barruan, Sompio izeneko natura erreserba hertsia dago. 1956. urtean sortu zen 179 km²-ko eremua, eta asmoa bertako natura guztiz babestea izan zen. Hain zuzen, bisitariek bertara sartzea debekatua dute<ref name=Bibliografia6>[https://www.luontoon.fi/sompio "Sompion luonnonpuisto"]. ''Metsähallitus''. 2019.12.13</ref>.
 
* '''[[Hammastunturiko Eremu Basatia|Bátneduottar]]''' edo '''[[Hammastunturiko Eremu Basatia|Hammastunturi Eremu Basatia]]''' eta '''[[Ilmakkiaapa]]''': babestutako naturaren sarea osatzen duten eremuak dira. Hammastunturi gunea, esaterako, Inarik, Kittiläk eta Sodankyläk sortu zuten 1991. urtean, besteak beste, bertako natura basatia, eta samien kultura eta bizilekua babesteko asmoz. Hertsiki natura erreserba ez den arren, arau eta debeku ugari mantentzen dira bertan<ref name=Bibliografia7>[https://www.luontoon.fi/hammastunturi "Hammastunturin erämaa-alue"]. ''Luontoon''. 2019.12.25</ref>. Ilmakkiaapa, aldiz, hegoaldeko zohikaztegiak eta bertako fauna babesten dituen 12,4 km²-ko eremua da<ref name=Bibliografia8>[https://www.luontoon.fi/ilmakkiaapa "Ilmakkiaavan soidensuojelualue"]. ''Luontoon''. 2019.12.25</ref>.
 
Natura eremu hauetan ehizatzea erabat debekatua dago; beraz, babestutako animalia ugari dago. Ugaztunen artean, aipatzekoak dira [[altze]]ak, [[amerikar bisoi]]ak, [[azeri arrunt|azeri gorri]] eta [[azeri artiko|zuriak]], [[erbinude|erbinude arrunt]] eta [[erbinude zuri|zuriak]], [[hartz arre]]ak, [[igaraba arrunt|igarabak]], [[ipar-katamotz]]ak, [[jatun]]ak, [[leming arrunt|lemingak]], [[lepahori]]ak, [[lepazuri]]ak, [[otso|otso arruntak]], [[satitsu txiki]]ak, [[Canis lupus albus|tundrako otsoak]], [[ur-ipurtats]]ak, [[ur-satitsu|ur-satitsu hankazuriak]] eta [[elur-orein]] basati eta etxekotu ospetsuak ([[basoko elur-orein]]ak)<ref name=Bibliografia4/><ref name=Bibliografia5/>.
 
Udaberrian eta uda hasieran Ilmakkiaapako zingiretara hegazti ugari iristen da atseden hartzera eta habiak bertan jartzera; besteak beste, [[ahatebeltz arrunt]] eta [[ahatebeltz hegazuri|hegazuri]]ak, [[antxeta txiki]]ak, [[antzara hankahori]]ak, [[belatz handi]]ak, [[beltxarga oihulari]]ak, [[Borrokalari (hegaztia)|borrokalariak]], [[istingor txiki]]ak, [[izotz-ahate]]ak, [[kurrilo arrunt]]ak, [[mendebal-txori mokomehe]]ak, [[mirotz zuri]]ak, [[txiki-berdantza]]k, [[urre-txirri arrunt]]ak eta [[zerra txiki]]ak. Dena den, egonaldiak ez du asko irauten, abuzturako hegazti gehienek hegoalderanzko bidea hartzen baitute<ref name=Bibliografia8/>.
 
Hegazti espezie desberdin asko daude baso ilun eta aintzira oparoetan. [[Elur-berdantza]]k, [[elur-hontz]]ak, [[eper zuri]]ak, [[eskandinaviar lagopodo|eskandinaviako lagopodoak]], [[ipar-kaskabeltz|kaskabeltz handiak]], [[laponiako kaskabeltz]]ak, [[okil hiruhatz|okil hiruatzak]], [[txirri lepokodun]]ak eta [[zapelatz galtzadun]]ak dira bertako negu latzetan bizirautea lortu duten hegazti bakarrak, alegia, urte osoan zehar ikus daitezkeenak udalerrian. Dena den, uda pasatzera iristen diren hegazti-espezieak dira nagusi; besteak beste, [[aliota txiki]]ak, [[antxeta txiki]]ak, [[arrano beltz]]ak, [[belatz handi]] eta [[belatz txiki|txikia]] motako harrapariak, [[basoilar]]rak, [[erroi|beleak]], [[kuliska pikart|bernagorriak]], [[birigarro hegal gorri|birigarro txikiak]], luma dotoreko [[borrokalari (hegaztia)|borrokalariak]], [[elur-berdantza]]k, [[hontz gabirai]]ak, [[ipar-belatz]]ak, [[pinu-gailupa|ipar-gailupak]], [[istingor arrunt]] eta [[istingor txiki|txikiak]], [[kuliska gorri]] eta [[kuliska pikart|pikartak]], [[kurlinta bekaindun]]ak, [[ipar-berdantza|laponiako berdantzak]], [[larre-buztanikara]]k, [[larreoilo]]ak, [[marikoi isatsluze|marikoi isats-luzeak]], [[kurrilo arrunt|kurriloak]], [[mendebal-txori mokomehe]]ak, [[negu-txonta|mendi-txontak]], [[mirotz zuri]]ak, [[mokoker|mokoker arrunt]] eta [[mokoker hegalzuri|hegalzuriak]], [[negu-txirta]]k, [[negu-txonta]]k, [[okil beltz]]ak, [[papourdin]]ak, [[Perisoreus infaustus|siberiar eskinosoak]], [[txiki-berdantza]]k, [[txio hori]]ak, [[txirri hankalabur]]rak, [[txirritxo handi]]ak, [[txoka txiki|txoka gorritzak]], [[urre-txirri arrunt]]ak, [[zingira-hontz]]ak eta [[zozo paparzuri]]ak. Azkenik, ur-hegazti espezie desberdin ugari aurkitu daiteke aintzira eta ibaietan, haien artean, [[izotz-ahate|ahate gorriztak]], [[ahatebeltz arrunt]] eta [[ahatebeltz hegazuri|hegalzuriak]], [[beltxarga oihulari]]ak, [[izotz-ahate]]ak, [[murgilari handi]]ak, [[zerra txiki]]ak, eta [[antzara hankagorrizta]]k, [[antzara hankahori|hankahoriak]], [[antzara muturzuri|muturzuriak]] eta [[antzara nano|nanoak]]<ref name=Bibliografia3/>.