Aire-arrasto kimikoen konspirazio-teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
 
== Babesleen argudioak ==
[[Fitxategi:Hackney sunset.jpg|thumb|Londresko eguzki-sartze honetan hegazkinen aire-arrastoak ikus daitezke. ]]
 
*[[Fitxategi:Contrails in Sitges.jpg|thumb|Aire-arrastoak [[Mediterraneoa|Mediterraneo Itsasoan]], [[Sitges|Sitgesen]]. ]]'''Iraunkortasuna''': airetik isuritako substantzia kimikoek iraungo luketen denbora-tartea zeruan kondentsazio arrastoek iraungo luketena baino askoz luzeagoa izango litzateke, orduetan zehar mantenduko lirateke. Zerura begiratuz gero eta hegazkinen arrastoak behatuz gero, batzuk iraunkorrak direla ikusiko dugu. Alabaina, iraunkortasun hori presioa, hezetasuna eta tenperaturaren araberakoa da, besteak beste, kondentsazio arrasto batean, hortaz, baldintza egokietan orduak iraun ditzake.
* '''90ko hamarkada baino lehen arrastorik egon ez izana''': fenomeno hau aipatutako hamarkadatik aurrera hasi edo behintzat, nabarmenki hedatu zela.
* '''Altuera baxuko arrasto kimikoak''': kondentsazio arrastoak 8000 kilometro baino altuera garaiagoetan agertzen dira soilik. Haatik, lurrunaren kondentsazioa, baldintza egokietan betiere, garaiera baxuagoan eman daitekeela egiaztatu da, baita itsaso-mailan ere (lanbroa). Zenbait babesleren arabera, arrasto hauek 8000 kilometro baino baxuago atzeman dira, alabaina, ez dago aipatutakoa ziurtatzen duen txosten teknikorik.
* '''Arma esperimentalei buruzko txostenak''': 2001ean, Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberara Dennis Kucinichek Space Preservation Fact izeneko txostena aurkeztu zuen, zeinetan zenbait arma debekatzeko asmoa islatzen den, horien artean, aire-arrasto kimikoena aipatzen da. Gainera, zenbait alderdi militarrek klima menderatzeko interesa dutela aditzera ematen da. Hortaz, hauxe mintzatzen dihardugun armaren existentziaren frogatzen hartu izan da.
* '''Mundu mailako iluntzea''': zenbait arlotan halako kondentsazio arrastoek kliman eta klima aldaketan duten eragina aztertzeko gogo bizia dago. Arrasto hauek Eguzki-argia sartzea zailtzen dutenez, Lurraren negutegi-efektua arintzen lagun dezaketela uste izan da (gertaera honi iluntze globala deitzen zaio). Gogo edo interes honek aire-arrasto kimikoak klima aldatzeko lan baten zatia direla erakutsiko luke.
* '''Patroiak zeruan''': aire-arrasto kimikoek patroiak eratu beharko lituzkete noizean behin (lerro paraleloak, lerro ebakitzaileak, etab.). Halako patroiak ikusten direlakoan, teoria honen babesleek aire-arrastoek eremu handiak eragiten dituztela diote.
* '''Eritasunen agerpena''': aire-arrastoak agertzen hasi ondoren gaixotasun berri ugari aurkitu dira eta batzuen ustez hori esperimentazio programa baten probak dira, edota biztanlerian sarraskia eragiteko bidea, ustezko gainpopulazioa dela eta.
* '''Arrastoak azaldu ondoren usainak agertzea''': gai kimikoen izatea baieztatuko luke.
*'''Arrasoak azaldu ondoren substantzia kimikoak atzematea''': teoria honen zenbait babeslek aire-arrastoak ikusi ondoren aluminio, bario eta estrontzio kopurua nabarmenki areagotzen dela diote lursailetan; beste babesle batzuek bakterioak atzeman dituztela ere esaten dute.
*'''Biztanlerian esperimentatu zuten programen izatea''': badira zenbait froga eta txosten XX. mendean zehar biztanlerian esperimentatu zuten programen existentzia baieztatzen dutenak eta hortaz, teoria honen babesleen arabera, gertakari hori ustez egun gertatzen ari denaren aurrekaria da.
*'''Lainoetan zuloak atzeman izana''': zenbaitetan hegazkin bat laino baten ondotik igaro eta hodeia desegiten dela ikus daiteke; beste batzuetan, lainoetatik erortzen den materiala ere ikus daiteke.
*'''Hegazkinen jarrera arraroa''':
**'''U formako arrastoak''': halakoak sortzeko hegazkinak norabidea aldatu eta etorritako bidetik itzuli behar du, derrigorrez. Ekintza hori eremu bat behin eta berriz fumigatzeko asmoaren adierazletzat jotzen dute teoriaren babesleek.
**'''Lerro ez-jarraiak diren arrastoak''': ezin dira kondentsazio arrastotzat hartu, atmosferan hain hurbil kokatzen diren bi eremutan ezinezkoa delako hain baldintza desberdinak egotea.
**'''Hegazkinaren motorretatik ateratzen ez diren arrastoak''': kondentsazio arrastoak hegazkinaren motorretatik ateratzen dira, alabaina, zenbaitetan motorretatik sortzen ez diren arrastoak ikusi dira eta hortaz, teoriaren aldeko argudiotzat hartzen da.
 
== Erreferentziak ==