Aire-arrasto kimikoen konspirazio-teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
* '''Eritasunen agerpena''': aire-arrastoak agertzen hasi ondoren gaixotasun berri ugari aurkitu dira eta batzuen ustez hori esperimentazio programa baten probak dira, edota biztanlerian sarraskia eragiteko bidea, ustezko gainpopulazioa dela eta.
* '''Arrastoak azaldu ondoren usainak agertzea''': gai kimikoen izatea baieztatuko luke.
*'''Arrasoak azaldu ondoren substantzia kimikoak atzematea''': teoria honen zenbait babeslek aire-arrastoak ikusi ondoren aluminio, bario eta estrontzio kopurua nabarmenki areagotzen dela diote lursailetan; beste babesle batzuek bakterioak atzeman dituztela ere esaten dute.
*'''Biztanlerian esperimentatu zuten programen izatea''': badira zenbait froga eta txosten XX. mendean zehar biztanlerian esperimentatu zuten programen existentzia baieztatzen dutenak eta hortaz, teoria honen babesleen arabera, gertakari hori ustez egun gertatzen ari denaren aurrekaria da.
*'''Lainoetan zuloak atzeman izana''': zenbaitetan hegazkin bat laino baten ondotik igaro eta hodeia desegiten dela ikus daiteke; beste batzuetan, lainoetatik erortzen den materiala ere ikus daiteke.
*'''Hegazkinen jarrera arraroa''':
**'''U formako arrastoak''': halakoak sortzeko hegazkinak norabidea aldatu eta etorritako bidetik itzuli behar du, derrigorrez. Ekintza hori eremu bat behin eta berriz fumigatzeko asmoaren adierazletzat jotzen dute teoriaren babesleek.
**'''Lerro ez-jarraiak diren arrastoak''': ezin dira kondentsazio arrastotzat hartu, atmosferan hain hurbil kokatzen diren bi eremutan ezinezkoa delako hain baldintza desberdinak egotea.
**'''Hegazkinaren motorretatik ateratzen ez diren arrastoak''': kondentsazio arrastoak hegazkinaren motorretatik ateratzen dira, alabaina, zenbaitetan motorretatik sortzen ez diren arrastoak ikusi dira eta hortaz, teoriaren aldeko argudiotzat hartzen da.
 
== Erreferentziak ==