Aire-arrasto kimikoen konspirazio-teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
4. lerroa:
Ingelesezko "''chemtrail''" terminoa hizkuntza bereko "''chemical trail''" esamoldetik dator, zeinaren itzulpen zehatza ''arrasto kimikoa'' izango litzatekeen. Esamoldea lehen aldiz William Thomas kazetariak erabili zuen 1999an, nahiz eta fenomenoaren lehen deskribapena Richard Finkek egin bi urte lehenago. Haatik, teoria honen zenbait babeslek fenomenoa urte batzuk lehenago hasi zela diote.
 
Zientzialariak ordea ez dira gustura sentitzen teoria honekin eta oinarririk gabekoa dela irizten dute. Fenomenoa azaltzeko, halako egiturak kondentsazio-arrastoen ondorio direla baieztatzen dute edota [[zirru]] motako [[Laino|lainoak]] direla. Hori hala izanik, zientzialariek ez diote egiantzekotasunik ematen teoriari, salbuespenak salbuespen.<ref name=":0" />
 
== Babesleen argudioak ==
 
* '''Iraunkortasuna''': airetik isuritako substantzia kimikoek iraungo luketen denbora-tartea zeruan kondentsazio arrastoek iraungo luketena baino askoz luzeagoa izango litzateke, orduetan zehar mantenduko lirateke. Zerura begiratuz gero eta hegazkinen arrastoak behatuz gero, batzuk iraunkorrak direla ikusiko dugu. Alabaina, iraunkortasun hori presioa, hezetasuna eta tenperaturaren araberakoa da, besteak beste, kondentsazio arrasto batean, hortaz, baldintza egokietan orduak iraun ditzake.
* '''90ko hamarkada baino lehen arrastorik egon ez izana''': fenomeno hau aipatutako hamarkadatik aurrera hasi edo behintzat, nabarmenki hedatu zela.
* '''Altuera baxuko arrasto kimikoak''': kondentsazio arrastoak 8000 kilometro baino altuera garaiagoetan agertzen dira soilik. Haatik, lurrunaren kondentsazioa, baldintza egokietan betiere, garaiera baxuagoan eman daitekeela egiaztatu da, baita itsaso-mailan ere (lanbroa). Zenbait babesleren arabera, arrasto hauek 8000 kilometro baino baxuago atzeman dira, alabaina, ez dago aipatutakoa ziurtatzen duen txosten teknikorik.
* '''Arma esperimentalei buruzko txostenak''': 2001ean, Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberara Dennis Kucinichek Space Preservation Fact izeneko txostena aurkeztu zuen, zeinetan zenbait arma debekatzeko asmoa islatzen den, horien artean, aire-arrasto kimikoena aipatzen da. Gainera, zenbait alderdi militarrek klima menderatzeko interesa dutela aditzera ematen da. Hortaz, hauxe mintzatzen dihardugun armaren existentziaren frogatzen hartu izan da.
* '''Mundu mailako iluntzea''': zenbait arlotan halako kondentsazio arrastoek kliman eta klima aldaketan duten eragina aztertzeko gogo bizia dago. Arrasto hauek Eguzki-argia sartzea zailtzen dutenez, Lurraren negutegi-efektua arintzen lagun dezaketela uste izan da (gertaera honi iluntze globala deitzen zaio). Gogo edo interes honek aire-arrasto kimikoak klima aldatzeko lan baten zatia direla erakutsiko luke.
* '''Patroiak zeruan''': aire-arrasto kimikoek patroiak eratu beharko lituzkete noizean behin (lerro paraleloak, lerro ebakitzaileak, etab.). Halako patroiak ikusten direlakoan, teoria honen babesleek aire-arrastoek eremu handiak eragiten dituztela diote.
* '''Eritasunen agerpena''': aire-arrastoak agertzen hasi ondoren gaixotasun berri ugari aurkitu dira eta batzuen ustez hori esperimentazio programa baten probak dira, edota biztanlerian sarraskia eragiteko bidea, ustezko gainpopulazioa dela eta.
* '''Arrastoak azaldu ondoren usainak agertzea''': gai kimikoen izatea baieztatuko luke.
 
== Erreferentziak ==