Justiniano II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Eren (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
 
Justiniano II.aren lehen erregealdiaren (685-695) hasiera oparoa izan zen. [[Konstantino IV.a]]k, Justinianoren aitak, ekialdeko mugak finkatu eta mantendu zituen eta [[Kalifa]] [[Omeia dinastia|Omeia]]tarrak tributuak bidaltzen zizkion bizantziarrei. Justinianok Omeiatarren tributuen goratzea eta [[Zipre]]ko zati baten kontrola lortu zuen, hontaz gain Kalifatoarekin [[Armenia]] eta [[Georgia|Iberia]] (Bizantziarren Iberia probintzia gaur egungo Georgiako errepublika litzateke, ez [[iberiar penintsula]]) eskualdeetako zergen elkarbanatzea hitzartu zuen.
 
Ekialdean bakea zenez Justiniano mendebaldeko arazoak argitzeari ekin zion, [[Balkanetako penintsula|Balkan]]etan bereziki. [[687]]/[[688|88]] urteeetan dagoeneko [[Asia Txikia]]n egoitza zuten zenbait zalduneri tropa [[Trazia]]ra berbideratu zituen [[bulgariar]] eta [[eslabiar]]ren kontrako kanpainetan haritzeko. Mendebaldeko ejertzitua berrindartu zuenean 688. eta [[689]]. urteetan eslabiarren kontrako kanpaina handi bati ekin zion. Bulgariarrekin lehen leia batean jardun ostean [[Tesalonika]] aldera jo zuen. [[Konstantinopolis]]etik Tesalonikarako bidean ejertzitoak tartean lurrak okupatu zituzten eslabiar ugariri aurre egin behar izan zien. Bi hirien arteko bidea egitea arrakasta militarra izan zen, Tesalonika inperioko bigarren hiria baitzen. Justiniano Tesalonikara iritsi zenean sarrera triunfal bat ospatu zuen eta San Demetrioren (hiriko zaindariaren) elizari opariak egin zizkion.