Super Saiya: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
76. lerroa:
 
=== Dragoi Bola GTko esklusiboa ===
==== Super Saiya 4 ====
'''Super Saiya 4''' (超サイヤ人4, Sūpāsaiyajin) [[Dragoi Bola GT|Dragoi Bola GTn]] bakarrik ageri den maila da. [[Saiya|Espazioko Gerlari]] baten maila definitiboa da, eta gerlaria maila honetara iristeko [[Super Özaru]] mailatik pasa behar da (horretarako beharrezkoa da [[Saiya|saiyak]] buztana izatea). [[Super Özaru]] maila hartuta gerlaria bere burua kontrolatu eta indar gehiago biltzeko gai bada, '''Super Saiya 4''' egoerara pasa ahal izango da, forma normalera itzuliz. Gerlariaren itxura ezberdina da kasu bakoitzean: ile asko ateratzen zaio gorputzean eta gerlariaren arabera arrosa kolore ilunekoa ([[Goku]]) edo gorri bizia ([[Vegeta]]) eta buruko ilearen kolorea beltza ([[Goku]]) edo marroi gorriska ([[Vegeta]]) bihurtzen da. Maila honetan duten indarra '''Super Saiya''' baten goreneko indarra da. Kanpo laguntzarik gabe maila hau lortu zuen bakarr [[Goku]] izan zen. [[Vegeta|Vegetak]] [[Bulma|Bulmak]] asmatutako makina bat behar zuen bluts izpiak gehitzeko, ez bait zeukan buztanik. Bada, hala ere, polemika bat maila honen eta [[#Super Saiya 3|Super Saiya 3ren]] artean: [[Goku|Gokuk]], maila biak lortu zituen sauya bakarra, '''Super Saiya 4''' maila denbora luzez jasan zezakeen, baina inoiz ez zen izan gai (ezta gorputz nagusia zuenean ere) [[#Super Saiya 3|Super Saiya 3]] maila denbora luzez mantentzeko. Hau [[Boo Ahaltsua|Boo Ahaltsuaren]] aurkako azken borrokan ikus daiteke; [[Goku|Gokuk]] indarra gehitu beharrean ahuldu egiten da eraldaketa galdu eta betiko itxurara itzuliz. Azalpen bat izan liteke [[#Super Saiya 3|Super Saiya 3]] maila lortzen duenetik '''Super Saiya 4''' lortzen duenera arte 15 urte igarotzen direla, nahikoa denbora entrenatuz [[#Super Saiya 3|Super Saiya 3]] maila kontrolatzeko eta baita '''4'''a lortzeko ere. Haur gorputzarekin [[Goku|Gokuk]] indar asko galtzen du [[Ume#Eraldaketak|Vegeta Umeren]] aurkako borrokan ikus daitekeen bezala ([[#Super Saiya 3|Super Saiya 3]] maila minutu gutxi batzuez bakarrik iraun dezake) baina '''Super Saiya 4''' egoeran nagusiaren gorputza hartzen duenez, gai da egoera ori mantentzeko.
 
[[Goku|Gokuren]] aldaketa fisikoa haur gorputzetik nagusi gorputzera '''Super Saiya 4''' bihurtzean ez dago batere argi. Ez da inoiz azalpenik ematen zergatik [[Goku|Gokuk]] '''Super Saiya 4''' egoera galtzean haur bilakatzen den. Arropak ere tamainaren arabera aldatzen dira. Gauza harrigarriena lehen aldiz maila hau hartzean gertatzen da. [[Super Özaru]] bilakatzean arropa guztia puskatu behar litzaioke (beti bezala) baina '''Super Saiya 4''' bilakatzean arropa dauka berriz ere eta gainera bere gorputzaren tamainara egokitua. Honen justifikazio txiki bat ikus daiteke [[Super Özaru]] bilakatzean bularraldeko arropa bakarrik hausten bait zaio. Eskuturretakoak, zapatak eta prakak bere horretan mantentzen dira bortizki [[Özaru]] bilakatzen den arte. Dena dela, arropa aldaketa honek misterio bat izaten jarraitzen du. Esan beharra dago [[Goku|Gokuk]] '''Super Saiya 4''' maila gainditu zuela [[Son Gohan|Gohan]] eta besteek energia eman ziotenean [[Yi Xing Long|Izar Bateko Dragoia]] menperatzeko. Honela biak maila berean jarri ziren Dragoiak bolak xurgatu zituen arte.
 
Maila hau erabili dutenak:
 
* [[Goku]]
* [[Vegeta]]
* [[Gogeta]]
 
 
[[Lankide:Satanko|Satanko]] 00:47, 26 Ekaina 2008 (UTC)Satanko[[Lankide:Satanko|Satanko]] 00:47, 26 Ekaina 2008 (UTC)
 
[[Kategoria: Dragoi Bolako teknikak]]