«Bihotz»: berrikuspenen arteko aldeak

16 bytes removed ,  Duela 1 hilabete
[[Katolizismo]]an bihotzaren benerazio tradizio luzea dago, batez ere [[XVI. mende]]tik aurrera orokortu zenean [[Jesukristo]]ren zaurien gurtza. Tradizio honen ondorioz [[Erdi Aro]]tik aurrera [[Jesusen Bihotz Sakratua]]ren gurtza hedatu zen, eta, era paraleloan [[Mariaren Bihotz Garbia]]rena. Euskal Herrian izen hori daramaten hainbat eliza eta monumentu daude, eta oso ohikoa izan da ateak sinbolo horrekin dekoratzea.
 
Bihotza [[maitasun erromantiko]]arekin lotu izan da, Erdi Arotik{{ErreferentziaErref faltabehar}}. [[Hautsitako bihotz]]a maitasun apurtuaren sinboloa izaten da ere. [[Kupido]]k [[gezi]] batekin zulatutako bihotza [[maitemintze]]arekin lotzen da, nahiz eta [[Ovidio]]k ez zuen horren inguruan idatzi. [[Pizkunde]]tik aurrera eta [[San Balentin]] egunari lotuta asko ugaritu da sinbolo hau. Gaur egun [[emoji]] gisa ere ikus daiteke, maitasuna edo [[afektibitate]]a adierazteko ikur labur gisa (adibidez, ❤️, 💑 edo 💔). Bihotza ere [[frantziar kartak|frantziar kartetako]] lau sailetako bat da.
 
=== Janaria ===
Animalien bihotzak jatearen ohitura oso hedatuta dago mundu osoan zehar. Ia-ia organo osoa giharrez osaturik dagoenez, bere proteina maila oso altua da. Batzuetan erraiak sortzeko erabiliak dira, adibidez [[Sukaldaritza otomandar|Otomandarren sukaldaritzan]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Lyn|abizena=Ward|izenburua=Street Food: Kokoreç - a delicacy for offal lovers|hizkuntza=en-GB|data=2017-12-01|url=https://www.fethiyetimes.com/eat/24204-24204.html|aldizkaria=Fethiye Times|sartze-data=2019-12-08}}</ref>
 
Oilaskoen bihotzak biberoi bezalakoak kontsideratu ohi dira{{ErreferentziaErref faltabehar}} eta batzuetan plantxan eginda pintxo moduan jaten dira. ([[Japoniako gastronomia|Japoniar]] ''[[Yakitori|hāto yakitori]],'' [[Brasilgo gastronomia|Brasilgo]] ''[[churrasco de coração]],'' [[Indonesiako gastronomia|Indonesiako]] ''[[chicken heart satay]]'').<ref>{{Cite book|urtea=1994|izenburua=Indonesia Magazine|orrialdea=67|hizkuntza=en|zenbakia=25}}</ref> Ogi-frijituak izan daitezke ere bai, [[Jerusalemgo gastronomia|Jerusalemgo]] [[parrila mistoa]] bezalakoa. Egiptoko sukaldaritzan, oso ongi txikiturik erabiltzen dute oilaskoak barrutik betetzeko.<ref>{{Cite book|urtea=2010|izenburua=Egyptian Cooking: And Other Middle Eastern Recipes, American University in Cairo Press|ISBN=977-424-926-7|hizkuntza=en|atala=117|errezeta=117}}</ref>
 
Euskal Herrian ere [[frijatza]], [[tripotxa]]k edo [[korada]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Gaizka Aranguren|abizena=Urrotz|izenburua=Amari eskatu diot errezeta...pic.twitter.com/NPZDZrEKbB|hizkuntza=eu|data=2019T09:08|url=https://twitter.com/gaizkaranguren/status/1203723029962010624|aldizkaria=@gaizkaranguren|sartze-data=2019-12-08}}</ref> bezalako errezetek bihotza eta beste barruki batzuk dituzte.