Bihotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
123. lerroa:
 
=== Gaixotasunak ===
[[Gaixotasun kardiobaskular]]rak, horien artean bihotzeko gaixotasunak, dira heriotza kausa nagusia mundu osoan<ref name="who">{{Erreferentzia|izenburua=Cardiovascular diseases (CVDs)|hizkuntza=en|url=https://www.who.int/news-room/fact-sheets/detail/cardiovascular-diseases-(cvds)|aldizkaria=www.who.int|sartze-data=2019-12-08}}</ref>. Gaixotasun kardiobaskular gehienak ez dira transmitigarriak, eta bizimoduarekin eta beste faktore batzuekin lotuta daude, zahartzearekin batera ohikoagoak dira<ref name="who" />. Bihotzeko gaixotasunak dira heriotza-kausa nagusietako bat, eta, batez beste, heriotza guztien %30 izan ziren 2008an munduan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cardiovascular diseases (CVDs)|hizkuntza=en|url=https://www.who.int/news-room/fact-sheets/detail/cardiovascular-diseases-(cvds)|aldizkaria=www.who.int|sartze-data=2019-12-08}}</ref>. Tasa hori %28tik %40ra aldatzen da herrialde aberatsetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Harrison's principles of internal medicine.|argitaletxea=McGraw-Hill|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/288932926|edizioa=18th ed.|isbn=978-0-07-174889-6|pmc=288932926|sartze-data=2019-12-08}}</ref>. Bihotzean espezializatzen diren medikuei [[kardiologo]]ak deitzen zaie. Beste profesional mediko asko bihotzeko gaixotasunen tratamenduan sartuta daude, mediku orokorrak, kirurgialari [[Toraxeko kirurgia|kirurgialari kardiotoraziko]]ak eta intentsiboak, eta osasuneko beste profesional batzuk, [[fisioterapeuta]]k eta [[dietista]]k barne<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Your Heart Failure Healthcare Team|hizkuntza=en|url=https://www.heart.org/en/health-topics/heart-failure/living-with-heart-failure-and-managing-advanced-hf/your-heart-failure-healthcare-team|aldizkaria=www.heart.org|sartze-data=2019-12-08}}</ref>.
 
==== Infartu iskemikoa ====
[[Fitxategi:2113ab Atherosclerosis.jpg|thumb|Arteria batean gantza metatzen denean bihotza kaltetu dezake.]]
[[Arteriopatia koronario]]a, kardiopatia iskemikoa ere deitua, [[arteriosklerosi]]ak eragiten du, arterien barneko hormetan zehar [[gantz]]-materiala pilatzeak. [[Plaka arteriosklerotiko]]ak bezala ezagutzen diren koipe gordailu horiek arteria koronarioak estutzen dituzte, eta larriak badira, bihotzera isurtzen den odol jarioa gutxitu dezakete<ref name=":15">{{Erreferentzia|izenburua=Different heart diseases|url=https://www.world-heart-federation.org/resources/different-heart-diseases/|aldizkaria=World Heart Federation|sartze-data=2019-12-15}}</ref>. Estugune bat (edo [[estenosi]]a) erlatiboki txikiagoa bada, litekeena da pazienteak inolako sintomarik ez izatea. Estutze larriek toraxeko mina ([[bularreko angina]]) edo arnasestua eragin dezakete ariketan zehar, baita atsedenean ere. Plaka arteriosklerotiko baten estalki fina apurtu egin daiteke, eta gantz-zentroa odolaren eraginpean jarri. Kasu horretan, [[koagulu]] edo [[tronbo]] bat osa daiteke, arteria blokeatuz eta odol fluxua bihotzeko muskuluaren eremu batera mugatuz, [[Miokardio infartu akutu|miokardioko infartu]] bat edo [[angina ezegonkor]] bat eraginez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Harrison's principles of internal medicine.|argitaletxea=McGraw-Hill|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/288932926|edizioa=18th ed.|isbn=978-0-07-174889-6|pmc=288932926|sartze-data=2019-12-15}}</ref>. Kasurik txarrenean, horrek bihotza gelditzea eragin dezake, bihotzeko irteeraren bat-bateko galera erabatekoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Davidson's principles and practice of medicine.|argitaletxea=Churchill Livingstone/Elsevier|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/455157186|edizioa=21st ed.|isbn=978-0-7020-3085-7|pmc=455157186|sartze-data=2019-12-15}}</ref>. [[Obesitate]]ak, [[presio arterial]] altuak, kontrolatu gabeko [[diabetes]]ak, [[tabakismoatabakismo]]kak eta [[kolesterol]] altuak areagotu egin dezakete arteriosklerosia eta arteria koronarioen gaixotasuna garatzeko arriskua<ref name="who" /><ref name=":15" />.
 
==== Bihotz-gutxiegitasuna ====