«Pilotaleku»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 13 urte
t (robota Erantsia: en:Valencian frontó)
10 metro garaiko bat, bi edo hiru paretez osatua dago, eta 10-11 metroko zabalera eta 30-54 metroko luzera izaten du. [[Ipar Euskal Herria]]n, frontoi ireki gehienek pareta bakarra dute.
 
Ezkerreko pareta luzeak "''ezker pareta''" izena du, honen eskuinera pareta garrantzitsuena dago "''[[frontis]]''" izenekoa, pilotak derrigorrez jo behar duen pareta non, lurretik metro batetara burdinezkoburdinazko xafla bat dago. Pilotak xafla honen eta goialdeko beste xaflaren artean talka egin behar du tantoa ona izateko. Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiari, "''errebote''" deitzen zaio.
 
Lurrean, beste bi marra daude, "''labur'' (edo "''motz''") eta "''luze''" (edo "''pasa''") izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra hauen artean eman behar du botea ona izan dadin. Ezkerreko paretan, zenbakidun marraz beterik dago, non frontisetik erreboterainoko distantzia ikusten da.