Serologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
Teknika serologiko izenekoen bidez antigeno eta antigorputzen arteko erreakzioak aztertzen ditu serologiak, eskuarki antigorputzak antzemateko <ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. II, Ed. Reverté (1998), 448-449 orr. ISBN: 84-291-1871-3 </ref>. Horrek laguntza handia ematen du [[immunologia]] klinikoaren arloan, [[gaixotasun infekzioso]]ak zuzen diagnostikatzeko. Gizabanako baten odolean [[mikrobio]] baten aurkako antigorputzak baldin badaude (teknika serologikoen bidez detektatuak) mikrobio horrek pertsona hori infektatu duelaren seinalea da.
 
Pertsona baten odol-seruma mikrobio zehatz baten antigenoekin kontaktuan jartzen da gaixotasun infekzioso batzuk diagnostikatzeko. Erreakzioaren agerpenak ([[aglutinazio]]a, prezipitazioa...) agerian jartzen du odol-serumean mikrobio horren aurkako antigorputz espezifikoak daudela. Beraz, pertsona horrek mikrobioak eragiten duen patologia badudu, edo inoiz izan du.
 
Gizabanako batek mikrobio baten aurkako antigorputzak odolean baldin baditu, infektatuta izan den zantzua da. [[Infekzio]]a aspaldian gertatu bazen, antigorputzen kontzentrazioa txikia izan ohi da, eta berria baldin bada kontzentrazioa handiagoa izan ohi da. Halere, antigorputzen kontzentrazioaren neurketa bakar batek gaixoa inoiz infektatuta izan den adieraziko digu soilik <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:868 orr.</ref>. Infekzioa aktiboa den ala ez ikusteko neurketa desberdinak egin beharko dira, eta antigorputzen kontzentrazioa igo egiten dela ziurtatzea (odol-serumaren [[Titulu (immunologia)|titulu]]a aztertu beharko da)