«Johnny Depp»: berrikuspenen arteko aldeak

Amak gitarra bat oparitu zion eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gaztea zenean, talde batzuetan ere parte hartu zuen, besteak beste, [[The Kids]] izenekoa. Talde horrek ezagutza handia lortu zuen Floridan. [[Iggy Pop]]en teloneroak ere izatera iritsi ziren. 18 urte zituela, [[Los Angeles]]era joan zen, musika munduan irteera bila. Makilatzaile batekin ezkondu zen eta horrek aurkeztu zion [[Nicolas Cage]]ri. Haren gomendioz, musika mundua utzi zuen, rock abeslari moduan ez zuelako etorkizunik. Bere agenteari aurkeztu zion eta bere lehen papera lortu zion, [[Wes Craven]]en, ''[[A Nightmare on Elm Street]]'' filmean (1984).
 
Askotariko rolak jokatu ditu: eskuen ordez guraizeak dituen gaztea (''Edward Scissorhands''); historiako film-zuzendari txarrena izan omen dena (''[[Ed Wood (filma)|Ed Wood]]''); maitalerik handiena (''[[Don Juan DeMarco]]''); [[FBI]]ko polizia ezkutatu bat (''[[Donnie Brasco (filma)|Donnie Brasco]]''); Hunter S. Thompson idazle eta kazetaria (''[[Fear and Loathing in Las Vegas]]''); Bon Bon izeneko [[trabestismo|trabestia]] (''[[Before Night Falls]]'')... Era berean, Peter Pan, James Matthew Barrie eta Jack Sparrow ''Pirates of the Caribbean'' serieko filmetan rol nagusia antzeztu du.
 
Nagusiki [[Tim Burton]] zuzendariarekin lan egin izan du. Zortzi aldiz aritu dira elkarrekin, ''[[Edward Scissorhands]]'', ''[[Ed Wood (filma)|Ed Wood]]'', ''[[Sleepy Hollow (filma)|Sleepy Hollow]]'', ''[[Charlie eta txokolate-lantegia]]'', ''[[Corpse Bride]]'', ''[[Sweeney Todd|Sweeney Todd]]'', ''[[Alice in Wonderland (2010eko filma)|Alice in Wonderland]]'' eta ''[[Dark Shadows (filma)|Dark Shadows]]'' filmetan.
2.186

edits