Txikipedia:Espainiaren banaketa administratiboa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
36. lerroa:
 
===Autonomia-erkidegoen eskumenak===
Autonomia-erkidego bakoitzaren eraketa {{Txp|autonomia-estatutu}} batean jasota dago. Estatutu hori da erkidego bakoitzaren oinarrizko legea, estatu baten oinarrizko {{Txp|Lege|legea}} konstituzioa den bezala. Estatutuetan jasota daude erkidego bakoitzak dituen erakundeak, arauak eta eskumenak; eskumen horiek erkidegoetako gobernuek dituzten erabakitzeko ahalmenak dira, hau da, beren kabuz arautu edo erabaki ditzaketen esparruen gaineko ahalmenak.
 
Eskumen horietako batzuk osoak dira; hau da, autonomia-erkidegoarenak bakarrik. Adibidez, {{Txp|Gobernu|gobernuko}} erakundeen antolaketa, hirigintza, etxebizitza, osasuna eta hezkuntza. Beste eskumen batzuk, berriz, estatu zentralarekin partekatuak dira; haien artean daude, adibidez, errepideen kudeaketa eta lan esparruko lege eta arauak.