Pedro Calderón de la Barca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
[[1635]]. urte inguruan, beste liskar batean egotea egokitu zitzaion: Pedro de Villegasek, [[Antonio de Villegas]] komikoaren semeak, larriki zauritu zuen Calderonen anaia bat eta Trinitarioen komentuan ezkutatu zen; idazlea eta aguazil talde bat komentuan sartu ziren haren bila, haina ez zuten haren helburua lortu. Gertaera haren kontrako izan ziren Lope (bere alaba komentu hartan bizi zen) eta fray Hortensio Paravicino. Azkenean, iskanbila hutsa izan zen hura, eta Calderonek Paravicinori erantzuteko, "El príncipe constante" (Printze tematia) komedia idatzi zuen. [[1636]]an Santiagoren abitua eman zion erregeak.
 
[[1637]]an [[Infanterriko dukea]]ren zerbitzura jarri zen, Juan Alfonso Enriquez Cabrerra, eta hala hasi zen Calderonen karrera militarra. Hondarribia Conde jeneralaren setiotik askatu zuen gudarostean egon zen Calderon; konde-dukearen gudarostean, berriz, Kataluniako gerran parte hartu zuen. Leridako setioan (1642) Felipe IV.aren mendeko gudaroste bateko buru izan ondoren, erretiratzea erabaki zuen.
 
Borrokaldi hartan bertan Calderonen anaia bat hil zen. Urte haietan, bestalde, Calderonen Pedro Jose semea jaio zen; ez dago, ordea, seme haren amaren berririk. [[1651]]. urtean Calderon apaiz egin zen, eta semea ofizialki ezagutu zuen, ordu arte iloba zuela esan ohi baitzuen. Handik gutxira, ordea, hil egin zitzaion semea. Calderon Toledoko Errege Berrien kapilau izendatu zuten eta [[Toledo]]ra joan zen bizitzera. [[1663]]an Erregearen ohorezko kapilau egin zuten eta gortera joan zen berriz ere bizitzera. Gortean zela autoak eta heste antzerki piezak zuzentzen jarraitu zuen; bere bizitzaren azkeneko urteetan, gortean aurkeztuko zituen auto sakramentalak eta komediak besterik ez zituen idatzi. Garai horretan Madrilgo Apaizen Lagunartean sartu zen, eta bertako kapilau nagusi izan zen. [[Filipe_IV.a_Espainiakoa|Felipe IV.]]a hil zenean (1665), gorteko antzerkigile nagusi izaten jarraitu zuen.
Hala ere, erregearen heriotzak nolabaiteko gainbehera ekarri zuen bere ekoizpen dramatikoaren erritmoan. [[Karlos_II.a_Espainiakoa|Karlos II.a]] errege berriaren kapilau nagusi izendatua izan zen 1666an. 1672an laugarren komedia argitaratu zen eta 1677an bosgarrena. Bere bizitzaren amaieran, estutasun ekonomiko batzuk jasan zituen, 1679an, errege zedula bidez, Ganberako gauzazko errazio bat eman zitzaion, jauregiko despentsan hornitu ahal izateko, hainbeste urtetako zerbitzuak kontuan hartuta, eta adinekoa eta behartsua zelako. <ref>{{es}} Valbuena-Briones, Ángel.- Calderón y la comedia nueva, Madrid: Austral, 1977, "Revisión biográfica de Pedro Calderón de la Barca" atalean.</ref>.
 
== Obra ==