Txikipedia:Espainiaren banaketa administratiboa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: « '''Espainiako lurralde-antolaketa''' hiru mailatan banatuta dago: *'''Udalerriak''': Udalak administratzen duen barruti edo lurraldea. *'''Probintziak''': hainbat udalerriz os...»
 
16. lerroa:
 
==Probintziak==
{{Txp|Probintzia|Probintziak}} Espainiako lurraldearen beste banaketa administratibo bat dira. Hainbat udalerriz osatuta dagoen lurraldea dira. Udalak bezala, tokiko erakundeakerakunde edo erakunde lokalak dira. Espainian, 1978ko Konstituzioan onartutako banaketaren arabera, 50 probintzia daude.
 
Probintzien lurraldean agintea duen erakundea {{Txp|Probintziako diputazio|probintziako diputazioa}} da; {{Txp|Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegokoei}}, ordea {{Txp|Foru aldundi|foru aldundiak}} deitzen diegu. Probintzia bakoitzean Espainiako diputazioak zuzentzen dituen agintaria diputazioko presidentea da; presidentea ez dute hiritarrek zuzenean aukeratzen hauteskundeetan, probintziako udalerrietako zinegotziek baizik, barruti judizialetan ordezkatuta; euskal probintzien kasuan, aldiz,
bai egiten dira hauteskundea –foru hauteskundeak, hain zuzen–, lurralde historiko bakoitzeko diputatuak aukeratzeko, eta, ondoren, diputatu horiek aukeratzen dute euskal aldundietako presidente edo «{{Txp|Ahaldun nagusi|ahaldun nagusiak}}».
 
Espainiako probintzien banaketa eta mugak 1833an erabaki ziren, antzinako erresumetan oinarrituta; geroztik, oso aldaketa gutxi sartu dira banaketa eta muga horietan.
 
===Probintzien funtzioak===
Probintziek dituzten funtzioak honako hauek dira:
 
*Estatuaren administrazioaren banaketarako unitatea dira; gainera, batzuetan, autonomia-erkidegoetako administrazioaren barne-banaketarako unitate ere izaten dira.
*Estatuan egiten diren hauteskundeetatako barrutiak dira. Hau da, probintzietan alderdiek ateratzen dituzten botoen arabera banatzen dira ordezkari-postuak.
*Diputazio eta aldundiek probintziako udalerri guztien zerbitzuak koordinatzen dituzte, udalerri txikienei laguntza ematen diete haien behar juridiko, ekonomiko eta teknikoetarako, eta guztiekin lankidetzan aritzen dira haien garapena bultzatzeko. Adibide bat ipintzearren, udalerri txikienek ez dute izaten dirurik garbiketa publikoa eta beste hainbat zerbitzu publiko biztanleei emateko; kasu horretan, probintziako gobernua (diputazio eta aldundiak) arduratzen dira lan horretaz.