Itsaspeko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zuzenketa txikiak
tNo edit summary
33. lerroa:
 
== Murgiltzea eta nabigazioa ==
Itsasontzi guztiak, gainazaleko itsaspekoak sartuta flotazio positiboko egoeran daude, Arkimedesen printzipioaren arabera. Modu hidrostatiko batean murgiltzeko, laguntza mekanikorik gabe, pisua eta bultzada balio bera izan behar dute. Itsaspekoen pisua kontrolatzeko lasta- gordetegiakdeposituak dituzte.
 
Itsaspekoak  murgiltzeko eta urgaineratzeko brankan eta txopan lasta-depositu nagusiak dituzte. Murgildu nahi dutenean depositu horiek ireki eta urez betetzen dira eta urgaineratzeko airez betetzen dira. Sakontasuna kontrolatzeko murgiltzen diren heinean, depositu txiki batzuk dituzte; hauek presio handiagoa jasan ditzakete. Ur kopurua depositu txiki horietan itsaspekoa jaitsiko den sakontasunarekin lotzeaz gain, kanpoan gertatzen diren aldaketei erantzuteko balio izango du. Depositu horiek itsaspekoaren grabitate-zentrotik gertu kokatzen dira edo bestela itsaspekotik banatzen dira okertzean eragina ez izateko.
 
Murgiltzean,  kroskoak jasan ahal duen ur presioa materialaren arabera desberdina izango da. Altzairuzko kroskoek 3 MPa jasan ahal dituzte, 300 metroko inguruko sakontasunean egon ahal dira eta titaniozko kroskoek 10 MPa jasan ditzakete, 1000 metro inguruko sakontasunean egon ahal dira. Barruko presioa konstante mantentzen da beraz, sortzen diren presio desberdintasun handi horiek eragiten dute itsaspekoak uretan sakontasun handi batean murgiltzerakoan oreka ezegonkorra izatea. Haien joera hondora joatea edo gainazalean flotatzea da.