Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Mendebaldeko Frontea''', [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Hirugarren Reicha|Alemania]]k [[1940]]. urtean [[Europa]] mendebaldean ireki zuen frontea da. Urte hartan bertan, aliatuak kontinentetik kanporatuak izan ziren eta beraz, kontinenteari dagokionean, frontea itxirik geratu zen, [[1944]]an aliatuak gerra amaitzera itzuli ziren arte. Mendebaldeko Frontea [[1945]]eko udaberrian itxi zen, sobietarren [[Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran|Ekialdeko Frontearekin]] bat egin zuenean.
===1940: Alemaniak frontea irekitzen du===
====Norvegia eta Danimarkaren inbasioa====
[[1940]]ko [[apirilaren 9]]an hasi zen [[nazismo|naziek]] burututako [[Danimarka]] eta [[Norvegia]]ren kontrako erasoa. [[Alemania]]rrek, alde batetik, [[Suedia]]ko [[burdin]] hornidurak ziurtatu nahi zituen, Alemaniara [[Narvik]] portu norvegiarretik baitzekartzaten. Baina beste alde batetik, horrela Norvegia ez aliatuen eskuetara eroriko, Alemaniako portuen aurkako enbargoa indartzeko asmoa izanez gero. Danimarkaren balio estrategikoa ez zen hain handia, baina herrialde horretako kaietatik aise iristen zen Norvegiara.
 
9. lerroa:
Norvegiako inbasioa korapilatsuagoa izan zen. Portuak hiru egunetan okupatu arren, armada norvegiarra barnealde menditsuan babestu zen, naziei aurre egiteko prest. Gainera, [[Erresuma Batua]]k zein [[Frantzia]]k hainbat dibisio igorri zituzten laguntza ematera. Hala ere, aliatuen egoerak okerrera egin zuen, eta [[apirilaren 28]]an, britaniarrek Norvegiaren hegoaldetik alde egiteko erabaki zuten. [[Maiatzaren 28]]an aliatuek Narvik iparraldeko portua hartu bazuten ere, Frantziako inbasioarekin batera, aliatuen lehentasunak irauli ziren. [[Ekainaren 8]]an, kaiako instalazioak suntsitu ondoren, Norvegiako iparraldetik atera ziren tropa aliatuak. Azkenean, Norvegia, [[ekainaren 10]]ean, errenditu zen.
 
====Frantziako bataila====
[[Irudi:21May-4June1940-Fall Gelb.jpg|thumb|right|250px|Alemaniarren erasoa eta Dunkerkeko erretreta.]]
[[Polonia]]ko inbasioa burututakoan, naziak [[Frantzia]]ren kontrako borroka prestatzen hasi ziren. Euren egitasmoa zen [[Belgika]] eta [[Luxenburgo]] artean dagoen [[Ardenak]] izeneko lurralde oihantsuan armadaren multzo nagusia kokatzea, gerra gurdiek zeharkatu ezin izango zutelakoan, zakar defenditu baitzuten aliatuek. Horretarako, naziek [[Herbehereak]], [[Belgika]] eta [[Luxenburgo]] herrialde neutralak inbaditu behar izango zituzten.
17. lerroa:
[[Ekainaren 5]]ean, [[Paris]]a jo zuten alemaniarrek geldiezin. Frantziaren porrota saihestezina zela ikusita, [[Mussolini]]ren [[Italia]]k probestu zuen ekainaren 10ean Frantziari gerra deklaratzeko. [[Ekainaren 14]]ean Parisen sartu ziren naziak. Armistizioa [[ekainaren 22]]an sinatu zuten Frantziak eta Alemaniak. Alemaniaren menpean Frantziako iparraldea eta mendebaldeko kostaldea geratu zen. Horren hegoaldean, gobernu kolaboratzailea eratu zen, zeinek [[Vichy]] zuen hiriburua eta [[Philippe Petain]] gobernuburua. Haien aurrean, [[Charles de Gaulle]] jenerala zegoen, Erresuma Batuko herbestetik “Frantzia Askea”ren buruan, Vichyko gobernua onartu gabe.
 
====Ingalaterrako bataila====
 
[[Frantzia]] garaituta eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] armadaren hornigai eta arma gehienak [[Dunkerke]]n galduta, [[Hitler]]rek uste zuen Erresuma Batua errenditzekoa zela. Nolanahi ere, [[Winston Churchill]] buru zuen gobernu britaniarrak borrokatzen jarraitzea erabaki zuen, bakarrik bazen ere. Beraz, alemaniarrak [[Itsas Lehoi Operazioa|Itsas Lehoi]] izenpean [[Bretainia Handia]]ren inbasioa prestatzen hasi ziren. Itsasarmada britaniar boteretsua menderatuko ez zutelakoan, airean nagusitasuna lortzea ezinbestekotzat jo zen zen, eta, hortaz, hegazkineria hutsezko [[Ingalaterrako Bataila]] borrokatu zen.
23. lerroa:
[[1940]]ko udan burututa, [[Alemania]]ko hegazkineria ([[Luftwaffe]]) Bretania Handiko aireportuak eta [[radar]] estazioak bonbardatzen hasi zen. Nolanahi ere, hegazkineria britaniarra ([[RAF]]), pilotu gutxiago edukita ere, espero baino kementsuago aritu zen. Emaitza argirik gabe eta [[Berlin]]en jasandako bonbardaketei adinako erantzuna eman nahian, Hitlerrek [[Londres]]en bonbardaketa (Blitz) agindu zuen. Hala ere, RAF nagusitu zen azkenean, [[Mantxako kanala]] kontrolpean edukita. [[Irailaren 17]]an, Erresuma Batuko inbasioa atzeratu zuen Hitlerrek, eta hasiera batean hurrengo urterako egitekoa bazen ere, azkenean ez zen berriro burutu.
 
===1944: Aliatuen itzulera===
[[Irudi:D-day battle order.jpg|thumb|left|250px|Overlord Operazioa]]
Ekialdeko Frontean [[Alemania]]ko presioa arintzeko eta gerraren bukaera lehenago iristeko, [[1944]]ko [[ekainaren 6]]an aliatuek Mendebaldeko [[Europa]]n beste fronte bat zabaldu zuten [[Normandia]]ko kostaldean lehorreratze masiboren bidez. Hiru milioi soldaduk parte hartuta, historiako tropa lehorreratze handiena darrai Overlord Operazioa izen ezkutuko honek.
35. lerroa:
Abenduan alemaniarrek kontraerasoa burutu zuten, [[Ardenetako bataila|Bulgeko bataila]] izenekoa, [[Anberes|Antwerp]] hiria berreskuratzeko asmotan, zeren, hala gertatuz gero, aliatuen hornigai-bidaltzea etenda gertatuko litzatekeen eta aliatuen frontea erdibituko litzatekeen. Hasierako garaipenak gorabehera, nazien hegazkineria oso kaltetuta atera zen, eta, urtarrilerako, galdutako lurraldea berreskuratu zuten aliatuek.
 
===1945: Gerraren amaiera===
[[Irudi:ElbeDay1945 (NARA ww2-121).jpg|thumb|Torgau (Alemania), bi fronteak elkarturik]]
[[Frantzia]]n, 1945eko otsailean eta martxoan, aliatuek [[Rhin]] aldera egin zuten aurrera, [[Herbehereak|Herbeheretatik]] Suitzara zihoan frontean. Rhin zeharkatuta, apirilean Alemaniako defentsa amildu zen, eta Rhin eta Elba ibaien arteko eremua, [[Iparraldeko Itaso]]tik Alpeetara, aliatuen mendean geratu zen. [[Dwight D. Eisenhower]] aliatuen buruak [[Berlin]]en konkista [[Armada Gorria]]ren esku uztea erabaki zuen. [[Apirilaren 25]]ean aliatuen bi armadak elkartu ziren lehen aldiz, [[Torgau]]n, [[Berlin]]etik hurbil. Hemen ixten da Mendebaldeko Frontea.