Lankide:Asierlega/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Potentzia-transformadore derite potentzia-sistema elektrikoa osatzen duten atalen tentsio-mailak egokitzeko funtzioa duten makinei. Transgormadoreak, oinarri-oinarrian, zirkuitu magnetiko bat eta bi haril eletriko ditu. Haril horietatik, bata haril primarioa da, hau da, transformadora elikatzen duena (alde honetatik jasotzen du energia transformadoreak);bestea, berriz, haril sekundarioa da, hau da, kargara konektatzen dena (alde horretatik ematen du energia).
 
Bestalde, transformadore jasotzaileak daude: haietan, sarrerako tenstioa irteerakoa baino txikiagoa da; hau da, behe tentsioko aldea (BT) primarioa da, eta goi-tentsioko aldea (GT) sekundarioa. Aldiz, sarrerako tenstioa irteerakoa baino handiagoa denean, transformadorea erreduzitzailea da; beraz, GTko aldea primarioa da, eta BTko aldea berriz, sekundarioa. <references />
 
== Potentzia trasnformadoren elementuak ==
 
Potentzia-transformadore baten oinarrizko egiturako elementuez gainera, honela sailka daitezke hura osatzen duten elementuak:
 
=== Atal aktiboak ===
Hor sartzen dira zirkuitu magnetikoa eta zirkuitu elektrikoa. Transformadorearen elementurik garrantzitsuenak dira, energia elektrikoa jasotzeko eta transmititzeko funtzioa baitute.
 
=== Sarrera/irteerako sistema ===
Transformadorearen zirkuitu elektrikoa haren sarrerako eta irteerako linea eletrikoekin konektatzea ahalbidetzen du. Hauek dira osagai nagusiak: GTko borneak (isolagailu handiagoak eta sekzio txikiagoko eroaleak) eta BTko borneak (isolagailu txikiagoak eta sekzio handiagoko eroaleak).
 
=== Hozte sistema ===
Transformadorearen funtzionamenduak galera batzuk eragiten ditu, eta galera horiek bero bihurtzen dira. Funtzionamendu-tenperatura muga onargarrien barruan mantenduko bada, ezinbestekoa da bero hori kanporatzea. Beroa kanporatzeko, bitarteko hauek erabiltzen dira: hozgarria (eskuarki, olio minerala), tanga edo upelaren azala, eta, zenbait kasutan, hozte-hegatsak eta/edo haizagailuak -aireari zirkularazteko eta beria kanporatzen laguntzeko-.
 
=== Babes sistema ===
Hozgarria (espantsio-andela, sarrerako aire-iragazkia) kanpoko eragileetatik babesteko -haren propietateak narria ez ditzaten- eta transformadorea hozgarriaren hutsegiteetatik babesteko (Buchholz errelea). Babesgarri horietaz gainera, babes konbentzional elektrikoak ere izan ditzake transformadoreak, hala nola lurrera konektatzea, babes diferentziala eta abar.
 
=== Kontrol-sistema ===
Transformadorearen egoerari buruzko informazioa izateko (hozgarriaren maila, termometroa, lagunak hartzeko balbula eta abar) eta zehaztutako kondizioetan funtzionarazteko (tentsio -erreguladorea).
<br /><references />