Ahate buztanluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Ahate handia da, 51-66 cm arteko luzera eta 79-87 cm arteko hego-zabalera ditu. Arra emea baino dezente handiagoa da, arrak 1.360 gramo pisa ditzake eta emeak 1.135 gramo gehienez<ref>{{Erreferentzia|izena=Jerry|abizena=Robinson|izenburua=Anas acuta (northern pintail)|hizkuntza=en|url=https://animaldiversity.org/accounts/Anas_acuta/|aldizkaria=Animal Diversity Web|sartze-data=2019-12-28}}</ref>. Ahate liraina da, lepo luzea duena eta buztana ere luzea, hortik bere izena.
 
[[Sexu dimorfismo]] handia du, anatida gehienek bezala. Arrak txokolate koloreko burua du eta alboetan marra zuri fin bat lepoan bat egiten dutena. Bularraldea ere zuria du. Gainerako gorputza grisa da, lerro fin finez apaindua, eta ipurtaldea berriz zuria luma beltzez bukatzen dena. Hegoetan luma beltz batzuk baditu eta ispilutxoa berdea da. Mokoa luze samarra da eta beltza, baina alboetan kolore urdina dauka. Ahatearen ezaugarri nabarmenena buztanaren erdian dituen bi luma luzeak dira<ref name=":0">{{Cite web|url=https://www.seo.org/ave/anade-rabudo/|izenburua=Ánade rabudo|sartze-data=|egunkaria=SEO/BirdLife|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Emeak kolore arreak ditu eta ispilutxoa ere marroia du, ertz zuriz mugatua. Mokoa ere arrarena baino ilunagoa da<ref name=":1">{{Cite web|url=http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-3036/eu/u95aWar/especiesJSP/U95aSubmitEspecie.do?pk=7424&bloque=101&u95aMigasPan=L,1,1,1,3,1,1;RO,1,2,035,1,001,1;E,2,7424,032;|izenburua=Anas acuta Ahate buztanluzea|sartze-data=|egunkaria=www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Gainerako anatida emeetatik bereitzen duena buztaneko luma luzeak dira.
 
Eklipsean dauden arrek emearen antzeko lumaia hartzen dute, baina beren lumaiaren patroia nabaritzen da.
 
Azkar egiten du hegan, horretarako hegoak pixka bat atzerantz bideratzen ditu. Lurrean ongi ibiltzen da eta igerilari ona ere bada<ref name=":2">{{Cite book|izena=|abizena=Madge, Steve; Burn, Hilary|urtea=1988|izenburua=Wildfowl: An Identification Guide to the Ducks, Geese and Swans of the World (Helm Identification Guides)|argitaletxea=Christopher Helm|orrialdea=|orrialdeak=222-224|ISBN=0-7470-2201-1|hizkuntza=}}</ref>.
 
== Habitata ==
Kumatzeko sakonera txikiko hezeguneak atsegin ditu eta ur ertzetako zelaiak erabiltzen ditu<ref name=":2" />. Negu partean kostaldean edo kostaldetik gertu dauden hezeguneak erabiltzen ditu, [[Txingudi]]ko padura<ref name=":1" /> edota [[Salburuko parkea]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Azkeneko 15 egunak - www.ornitho.eus|url=https://www.ornitho.eus/index.php?m_id=6&p_c=1&p_cc=-1&sp_tg=1&sp_DateSynth=22.03.2015&sp_DChoice=offset&sp_DOffset=15&sp_SChoice=category&sp_Cat%5Bnever%5D=0&sp_Cat%5Bveryrare%5D=0&sp_Cat%5Brare%5D=0&sp_Cat%5Bunusual%5D=0&sp_Cat%5Bescaped%5D=0&sp_Cat%5Bcommon%5D=1&sp_Cat%5Bverycommon%5D=0&sp_cC=-v&sp_OnlyWithPicture=1&sp_FChoice=list&sp_FGraphFormat=auto&sp_FMapFormat=none&sp_FDisplay=DATE_PLACE_SPECIES&sp_FOrder=ALPHA&sp_FOrderListSpecies=ALPHA&sp_FListSpeciesChoice=DATA&sp_FOrderSynth=ALPHA&sp_FGraphChoice=DATA&sp_DFormat=DESC&sp_FAltScale=250&sp_FAltChoice=DATA&sp_FExportFormat=XLS|aldizkaria=www.ornitho.eus|sartze-data=2019-12-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Ander Izagirre|abizena=Egaña|izenburua=Naturzalia: Salburua elurretan|data=2017-12-02|url=http://naturzalia.blogspot.com/2017/12/salburua-elurretan.html|aldizkaria=Naturzalia|sartze-data=2019-12-28}}</ref> adibidez.
Kumatzeko sakonera txikiko hezeguneak atsegin ditu eta ur ertzetako zelaiak erabiltzen ditu. Negu partean kostaldean edo kostaldetik gertu dauden hezeguneak erabiltzen ditu, [[Txingudi]]ko padura adibidez.
 
Ugalketa garaitik kanpo hegazti taldekoia da eta multzo handiak osatzen ditu beste anatida espezie batzuekin batera<ref name=":2" />.
 
== Elikadura ==
[[Belarjale]]a da, baina dieta osatzeko [[intsektu]]en larbak eta [[molusku]]ak ere jaten ditu. Igerian ari dela burua murgildu eta hondoko lokatzetan bilatzen du janaria. Lepo luzea duenez 30 cm-tako sakoneraraino iristen da. Lehorrean [[zekale]]en haziak jaten ditu eta lurretik [[errizoma]]k eta [[tuberkulu]]ak ateratzen ditu<ref name=":0" />.
 
== Ugalketa ==
Neguan hasten dituzte eztei dantzak eta ugaltzeko lurraldeetara iristen direnerako bikoteak eratutadaude. Emeak egiten du habia, ur ertzean dagoen zuloa izaten da eta landare hondarrez eta lumatxaz estaltzen du. 7-9 arrautza zurixka jartzen ditu, batzutan berde edo gris tono suabea dutenak. 22-24 egunetan zehar txitatzen ditu eta txitak jaio eta ordu gutxitara gai dira beren kabuz elikatzeko. Hurrengo egunetan emeak zaindu eta elikatuko ditu eta 40-45 egun dituztenean erabat garaturik egongo dira<ref name=":0" />. Harrapariek arrautzak jaten badituzte bigarren kumaldi bat izaten dute<ref>{{Cite book|izena=|abizena=Robinson, Jerry; Johansson, Carl (editorea)|urtea=2002|izenburua=Anas acuta|argitaletxea=Animal Diversity Web. University of Michigan Museum of Zoology.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>.
 
Ezagutu izan den ahate buztanluze zaharrenak 27 urte eta bost hilabete hartu zituen, [[Herbehereak|Herbeheretako]] ahate bat izan zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BTO BirdFacts {{!}} Pintail|url=https://app.bto.org/birdfacts/results/bob1890.htm|aldizkaria=app.bto.org|sartze-data=2019-12-28}}</ref>.
 
== Taxonomia ==
Espeziea lehendabizikoz [[Lineo|Linnaeusek]] deskribatu zuen, ''Systema naturae'' [[1758]]ko bere liburuan hain zuzen ere<ref name=" Linnaeus ">{{Erreferentzia | hizkuntza=la|abizena1=Linnaeus | izena1=Carolus | egile1-lotura=Carolus Linnaeus | izenburua=Systema naturae per regna tria naturae, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Tomus I. Editio decima, reformata. | argitaletxea=Holmiae. (Laurentii Salvii). | urtea=[[1758]] |orrialdea=126}}</ref>. ''Anas acuta'' izena eman zion, [[latin]]ez ''Anas'' "ahatea" da eta ''axuta'' berriz "zorrotza"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=uk.rec.birdwatching - Scientific bird names explained|url=https://sbpoley.home.xs4all.nl/ukrb/scientific_names.html|aldizkaria=sbpoley.home.xs4all.nl|sartze-data=2019-12-28}}</ref>.
 
Ipar hemisferioan hedadura handia hartzen duen arren ez zaio azpiespezierik ezagutzen.