«K auzokide hurbilenak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrazketa eta osatu)
No edit summary
= k auzokide hurbilenak (k-NN) =
{{ikasketa automatikoa}}'''k auzokide hurbilenen''' metodoa ({{lang-en|k-nearest neighbors}} edo '''K-NN''') [[Datu-meatzaritza|datu-meatzaritzan]] eta ikasketa automatikoan sailkapen gainbegiratua egiteko metodo bat da. Entrenamendurako kasuen artean, k auzokide hurbilenetan oinarritzen da kasu berrien sailkapena egiteko. Hurbileneko k auzokideen klase-aldagaiaren balioa aztertu eta sarrien agertzen den klasea esleitzen zaio kasu berriari.
 
k-NN algoritmoak ikasketa nagia edo alferra (''lazy learning'') egiten duela esaten da, ez duelako eredu bat induzitzen ikasketa-fasean; entrenamendurako datu-basetik eredu bat sortu beharrean, datu-base berarekin egiten da kasu berriaren klase-aldagaiaren iragarpena test-fasean.